Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
5120

AGINDUA, 2004ko irailaren 27koa, Jaurlaritzaren lehendakariordearena, José Ramón Mejías Vicandi jaunak Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoko batzordekide izateari utz diezaion.

2004ko irailaren 26an hiru urteko epea bete da jaun hori batzordekide izendatu zenetik. Beraz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoa sortu eta arautu zuen apirilaren 13ko 187/1999 Dekretuaren 7. artikuluko 1., 2 a), 3. eta 4. paragrafoetan agindutakoarekin bat etorriz, hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– José Ramón Mejías Vicandi jaunak Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoko batzordekide izateari utz diezaion.

Bigarrena.– Esandakoa gorabehera, aipatu batzordekideak dagozkion egitekoak beteko ditu ordezko batzordekidearen izendapenak ondorioak izan artean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 27a.

Jaurlaritzaren lehendakariordea.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala