Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2004ko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5118

AGINDUA, 2004ko irailaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa.

Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko 2002ko abenduaren 30eko Aginduaren 8. artikuluan xedatzen denez, etxebizitzak eta lokal komertzialak birgaitzeko jarduketen titularrek kreditu-entitateek emandako mailegu kualifikatuak lortu ahal izango dituzte, entitate horiek eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sinatutako finantza-hitzarmenaren barruan.

Aipatutako 8. artikuluan arautzen dira maileguek izango dituzten ezaugarriak, zenbatekoaren, epeen eta kreditu-entitateek mailegu-jasotzaileei eskatuko dizkieten bermeen arloan. Zenbait urte indarrean egon eta gero, Agindu berri honen bidez luzatu nahi da arau honetan bildutako mailegu sorotsi gabeen gabezialdia, mailegua eskuratzeko zatiak obrak egiteko erritmoaren arabera egokituko baitira, eta gehienetan epeak luzatzen baitira, handitzeko nahiz txikitzeko egindako aldaketak direla eta.

Burutze-egutegian aurreikusitako epeak benetan luzatuz gero sortzen da arazoa, baldin eta ordurako mailegu kualifikatua formalizatuta eta amortizazio-epea eta gabezialdia adosturik badaude. Mailegu kualifikatuak bere gabezialdia bukatu ondoren, amortizazio-epeari heltzen dio, eta ezin izaten zaio zenbatekorik erantsi etxebizitza gaitzeko obrak handitzeko. Horregatik guztiagatik, bi urtetik 3 urtera bitarteko mailegu kualifikatuei gabezialdia handitu behar zaie.

Ondorioz, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 40/2002 Dekretuaren 4. artikuluak eta ondare hiritu eta eraikia bereoneratzeko babespeko jarduerei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren azken xedapenetan lehenak diotenarekin bat etorriz.

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruz emandako 2002ko abenduaren 30eko Aginduaren 8. artikuluaren 2. paragrafoaren b) puntuaren lehenengo zatia. Honela geratuko da:

"b) Amortizazio-epea 5 eta 15 urte artekoa izan liteke. Nahitaezko gabezialdia gehienez ere 3 urtekoa izango da".

XEDAPEN IRAGANKORRA

Artikulu bakar honetan azaldutako epea laguntzak jasotakoek kreditu-entitateetan aurkeztutako baimen-eskariei aplikatuko zaie, baldin eta eskariak, batetik, etxebizitza eta lurzoruaren eremuan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarekin sinatutako Finantza Lankidetzaren Hitzarmenean bilduta badaude Agindu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera eta, bestetik, lehenago aurkezturik ere onespena jasotzeko badaude.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko irailaren 15a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala