Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
4933

IRAGARKIA, Jasoketa Topografikoa 1/500 Eskalan Txorierriko Alde Finkatuetan eta Garapen Berrietakoetan.

Ekainaren 16ko 2/2000 LEDen bidez onetsi zen Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 78. artikulua betetzeko, hurrengo lehiaketa argitaratzen da.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua, kale handia, 25. Bilbo 48009, Telefonoa: 94 406 77 88, Telefaxa: 94 406 78 19.

c) Espediente zenbakia: 2004/00082.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Txorierriko eremu finkatuetako eta garapen berriko eremuetako 1/500 eskalako jasoketa topografikoa.

b) Banaketa erloka eta kopuruka: bai, 6 erlo daude.

c) Egiteko tokia: Bizkaia.

d) Egiteko epea edo emateko azken data: gehienez 18 hilabete erlo bakoitzerako.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

1. erloa: 45.500 euro.

2. erloa: 50.500 euro.

3. erloa: 43.250 euro.

4. erloa: 48.750 euro.

5. erloa: 52.250 euro.

6. erloa: 45.250 euro.

6 erloak, guztira: 285.500,00 euro.

5.– Bermeak.

Erloa	Behin-behineko bermearen zenbatekoa

1	 910,00 euro

2	1.010,00 euro

3	 865,00 euro

4	 975,00 euro

5	1.045,00 euro

6	 905,00 euro

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) 1. atalean adierazitako leku berean eta www.bizkaia.net web orrian.

b) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko azken eguna.

7.– Kontratariaren baldintza bereziak. Ikus Administrazio Baldintza Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguak.

8.– Parte hartzeko eskaintza edo eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko urriaren 14ko eguneko eguerdiko hamabiak (12) baino lehenago.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Baldintza Berezien Pleguetan eta Preskripzio Teknikoetan eskatzen dena.

c) Aurkezteko tokia: 1 atalean ezarritako leku berean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldagaien onarpena: ez da horrelakorik onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Herri Administrazio Saila (horretarako den ekintza aretoan).

b) Egoitza: Kale Nagusia, 25, beheko solairua.

c) Herria: Bilbo.

d) Data: jakinarazi egingo da.

e) Ordua: goizeko hamarretan (10:00etan).

10.– Bestelako argibideak.

_ Adjudikazioa egiteko erabiliko diren irizpideak Administrazio Baldintza Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan ageri dira.

_ Iragarki hau 2004ko uztailaren 19ko EHAAn, 136. zk.an, argitaratutako iragarkiaren ordez argitaratzen da.

11.– Iragarpen gastuak: EAOn, EHAAn eta prentsan argitaratutako iragarkien gastuak adjudikatarioaren kontura joango dira.

12.– Iragarki hau Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko data: 2004ko abuztuaren 23a.

13.– Web orria: www.bizkaia.net (Herri Administrazio Saila).

Bilbo, 2004ko abuztuaren 23a.

Hirigintza eta Udal Harremanen foru diputatua,

JUAN FRANCISCO SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE.

(Ahaldun nagusiaren abuztuaren 18ko 232/2004 Foru Dekretuaren bidez, Herri Administrazio foru diputatuaren ordezkoa)


Azterketa dokumentala