
157. zk., 2004ko abuztuaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lantik A.B.
4563
IRAGARKIA, Bizkaiko Lurralde Historikoko eraikin bakanei buruzko datu-bilketa zerbitzuak adjudikatzeko lehiaketari buruzkoa.
Lantik SA.
Datu-bilketa zerbitzuak adjudikatzeko lehiaketari buruzko iragarkia.
1.– Erakunde adjudikatzailea.
a) Erakundea: Lantik S.A.
b) Espedientea tramitatuko duen bulegoa: Lantik S.A., Sabino Arana etorb., 44 - 48013 Bilbo.
c) Espedientearen zenbakia: G772
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: Zerbitzua.
b) Xedearen deskripzioa: Bizkaiko Lurralde Historikoko eraikin bakanei buruzko datuak biltzea.
c) Eman behar diren unitateak: Begiratu pleguetan.
d) Hornidura non: Bilbo
e) Emateko epea: Begiratu pleguetan.
3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua.
a) Tramitazioa: Arrunta.
b) Prozedura: Irekia.
c) Adjudikatzeko modua: Lehiaketa.
4.– Lizitazioaren aurrekontu oinarria edo ustiapen kanona.
Zenbatekoa, guztira: 530.000 euro.
5.– Bermeak: Ez da ezarri.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) 1. idatz-zatian ezarritako tokian eta www.lantik.net webgunean.
b) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak hartzeko azken eguna.
7.– Kontratariaren betekizun zehatzak. Begiratu Administrazio Klausula Berezien Pleguan.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.
a) Aurkezteko epea: Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik egutegiko berrogeita hamabigarren (52) egun, eguerdiko hamabiak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio klausula berezien pleguan eta xedapen teknikoen pleguan eskatzen direnak.
c) Non aurkeztu: 1. idatz-zatian adierazitako toki berean.
d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epealdia: 2004-12-31 arte.
e) Aldaketak: ez dira onartzen.
9.– Eskaintzen irekiera.
a) Erakundea: Lantik S.A.
b) Egoitza: Sabino Arana etorb., 44
c) Herria: Bilbo
d) Eguna: jakinaraziko da.
e) Ordua: jakinaraziko da.
10.– Bestelako informazioa.
Kontratua adjudikatzeko erabiliko diren irizpideak administrazioko klausula berezien pleguetan ageri dira.
11.– Iragarkien gastuak.
Adjudikatariaren kontura izango dira EAOn, EHAAn eta BAOn argitaratuko diren iragarkien gastuak.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaliko den eguna:
2004ko uztailaren 27a.
13.– Webgunea: www.lantik.net
Bilbo, 2004ko uztailaren 23a.
Kontratazio Mahaiko burua,
CARLOS ROYUELA GARRÁN.
RSS