
157. zk., 2004ko abuztuaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Kultura Saila
4561
IRAGARKIA, EAEko industri ondarearen zerrenda egiteko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoaren esleipenaren berri emateko dena (K-14/2004 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
b) Espedientea bideratzeko arduraduna: Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: K-14/2004.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
c) Zein aldizkari edo buletinetan eta zein egunetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia: 2004ko apirilaren 22ko EHAA, 75. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Kopurua, guztira: 120.000,00 euro, BEZ barne.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2004ko ekainaren 17a.
b) Kontratista: Ondare Industrialaren eta Herri Lanen Euskal Elkartea-Asociación Vasca del Patrimonio Industrial y de la Obra Pública.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 116.000,00 euro.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 27a.
Zerbitzu zuzendaria,
LORE BILBAO ARTETXE.
RSS