
157. zk., 2004ko abuztuaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
4552
EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatik maizterra botatzeari buruzko 310/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
EDIKTUA
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
L2 310/04, hitzezko judizioa, maizterra botatzea
Alderdi demandatzailea: Eulalia Roman Calabria
Alderdi demandatua: Alberto Aberasturi Mazas
Gaia:
Aipatu judizioaren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:
ZITAZIO ZEDULA
Epatzeko agintzen duen auzitegia:
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Ebazpenaren gaia:
Goian aipatutakoa.
Nor zitatzen den:
Alberto Aberasturi Mazas, alderdi demandatu den aldetik.
Helbidea: Heras Altas kalea, 6 zk., 01212 - Ocio (Araba)
Zitazioaren xedea:
Judizioko ikustaldira joatea; eta, kontrako alderdiak hala eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, kontrako alderdiak egiten dion galdeketari erantzutea. (Aurkeztutako demandaren eta agirien kopiak eransten dira).
Non azaldu behar den:
Epaitegi honen egoitzan (Gasteiz hiribidea, 18 zk., 8. aretoa, etxabea).
Zein egun eta ordutan azaldu behar den:
Irailaren 14an, 13:00etan.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
1.a Ikustaldira azaltzen ez bazara, maizter-botatzea deklaratuko da, beste izapiderik egin barik (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legea —PZLb—, 440.3 artikulua).
Botatzea bertan behera utz daiteke, baldin eta demandan erreklamatutako zenbatekoak eta horiek ordaintzerakoan zor dituzunak ikustaldia egin baino lehen auzi-jartzaileari ordaintzen badizkiozu, auzitegian haren esku uzten badituzu (Banesto Taldearen 0004/000022/0310/04 kontu zenbakia; Banco Español de Crédito) edo gauza bera notario bidez egiten baduzu (PZLb, 22.4 eta 440.3 artikuluak).
2.a Ikustaldira zu zeu azaltzen ez bazara, alderdi demandatzaileak zure deklarazioa eskatzen badu eta hori egitea onartzen badugu, egin zaizun galdeketako egitateak, erabat kaltegarri dituzunak, onartutzat jo ahalko dira (PZLb, 304. eta 440. artikuluak).
3.a Erabili nahi dituzun frogak eraman beharko dituzu ikustaldira (PZLb, 440.1 artikulua).
4.a Zitazioaren hurrengo hiru eguneko epearen barruan, zuk zeuk aurkeztu ezin dituzun pertsonak epaitegi honi jakinarazi beharko dizkiozu, epaitegiak zitazioa egin diezaien eta horrela, ikustaldian azal daitezen, bai lekuko edo peritu gisa, bai zure deklarazioaren mami diren egitateen berri duten pertsona legez.
Zitazioa egin ahal izateko, zitazioa egin behar zaien pertsonen xehetasunak eta inguruabarrak eman beharko dituzu.
Goragoko ohartarazpena gorabehera, baliatu nahi dituzun frogekin ikustaldian azaltzeko betebeharra errazteko, baldin eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 381. artikuluko agiri-bidezko froga bat edo lekuko bidezko froga bat —zuzenean aurkeztu ezin duena— proposatu nahi baduzu, laguntzeko eska diezaiokezu epaitegiari. Horretarako, ordea, beharrezkoa izango da ikustaldiaren egunean dokumentua eskueran egoteko eskabidea behar adinako aurrerapenaz egitea, eta froga hori, bere egokitasunaz ebatzitakoaren arabera, prozesuari batzea.
6.a Judizioan auzitegi honetan jarduteko legez gaitutako prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta azaldu beharko duzula jakinarazten zaizu (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).
7.a Abokatua eta/edo prokuradorea aukeratzeko baliabide nahikorik ez baduzu, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko eska dezakezu, bai eta behin-behingoz abokatu bat eta prokuradore bat izendatzeko ere. Hala ere, doako laguntza juridikorako eskubidea ukatzen bazaizu, ordaindu egin beharko dituzu horien lansariak eta eskubideak (PZLb, 33.3 artikulua).
8.a Prozesua gauzatzen den bitartean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikulua, lehenengo paragrafoa).
9.a Irailaren 14an, 13:00etan, egingo da maizter-botatzea.
Vitoria-Gasteizen, bi mila eta lauko ekainaren batean.
IDAZKARI JUDIZIALA
Aipatu judizioaren gainean alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedula horren testuak hau dio hitzez hitz:
Alderdi demandatuak helbidea edo bizilekua non duen jakiterik ez dagoenez gero, epaileak, 2004ko uztailaren 29an emandako probidentzia batez, erabaki du ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, zitazioa egiteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.
Vitoria-Gasteizen, bi mila eta lauko uztailaren hogeita bederatzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS