
157. zk., 2004ko abuztuaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4550
EBAZPENA, 2004ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora zein ikastetxe geratzen diren eta beraietan sartuta zein ikastetxek jarraitzen duten jakinaraziz.
323/2003 Dekretua Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautu zuen. Honek ezarritakoaren bidetik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2004ko apirilaren 21eko Agindua apirilaren 29an eman zuen argitara EHAAn. Beronek, ikastetxeetako Ulibarri programak 2004-2005 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak ezarri ditu.
323/2003 Dekretuaren III. kapituluaren, 7. artikuluan zehazten den Jaba batzordea 2004ko ekainaren 9an bildu da. Ulibarriren baitan dauden ikastetxeen berrikuspen horren ondorio gisa agertu da planera "bere gogoz eta bere baitarik" bildu ziren ikastetxeetako zazpik, arrazoi desberdinak direla medio, oraingoz horretan ez jarraitzeko gogoa edo ezina azaldu dutela. Hortaz, zazpi ikastetxe hauek baja dira oraingo ebazpenean. Horrezaz gain baieztatu da gainerako ikastetxeek "bere baliabideak dezaketenetik abiatuz egin gogo dutenera zuzenduz" burutzen ari direla Hizkuntz Normalkuntzako Proiektua. Eskola bakoitzak bere neurriko proiektua egin du eta berak erabaki du zein zen neurri hori. Horretarako, bertako kideen adostasun giroa bultzatu da, aurrerantzean ere egiten jarraitu beharko den bezalaxe. Hortaz, gainontzeko ikastetxe guztiek Ulibarri programan jarraipena izango dute 2004-05 ikasturtean (I. Eranskina). Bertan ageri da esleitu behar zaion ordu dedikazioa.
Dekretuaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera aztertu dira programan sartzeko eskaera berriak. Jaba batzordeak bi zerrenda proposamen egin ditu; bata ikastetxe publikoentzat (II. eranskina) eta kontzertatuentzat bestea (III. eranskina). Hauetako bakoitzean ageri da esleitu behar zaion ordu dedikazioa. Halaber sarbidea eskatu eta onartuak izan ez diren ikastetxeen izenak ematen dira.
Azkenik, Dekretuaren IV. artikuluak ebazpen honi ezartzen dion egitekoa bete ahal izateko, Jaba batzordeak hurrengo ikasturterako proiektuen ebaluaziorako irizpideak zehaztu eta ponderazio proposamena aurkeztu du (IV. eranskina).
Ondorioz, eta Batzordearen proposamenari jarraiki, ebazpen honetan zehazten da zein ikastetxe geratu diren Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora, zein ikastetxek jarraitzen duten barnean, zein sartzen den programara eta ebaluaziorako irizpideak. Horren haritik,
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Ondoan agertzen diren ikastetxeak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko maiatzaren 8ko Aginduz (1997ko maiatzaren 16ko EHAA) argitara eman zen deialdira aurkeztu ziren eta Hezkuntza sailburuordearen 1997ko uztailaren 22ko Ebazpenez (1997ko abuztuaren 20ko EHAA) onartuak izan ziren. Oraingo ebazpen honen bidez Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora geratzen dira:
– Portugaleteko Kanpazar ikastola,
– Galdakaoko Gandasegi herri ikastetxea,
– Mallabiako Learreta-Markina herri ikastetxea,
– Donostiako Ikas-bide ikastola,
– Errenteriako Zamalbide institutua.
2. artikulua.– Ondoan agertzen den ikastetxea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko apirilaren 27ko Aginduz (1998ko maiatzaren 11ko EHAA) argitara eman zen deialdira aurkeztu zen eta Hezkuntza sailburuordearen 1998ko uztailaren 6ko Ebazpenez (1998ko abuztuaren 3ko EHAA) onartua izan zen. Oraingo ebazpen honen bidez Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora geratzen da:
– Arrankudiagako herri ikastetxea
3. artikulua.– Hizkuntz Normalkuntzan sartuta dauden ikastetxeen zerrendak eguneratzea. Azken urte hauetan hainbat aldaketa eman dira EAEko herri ikastetxeen izenen eta izaeren arloan; ikastolen publifikazioa, DBHko eta Batxilergoko ikastetxe berriak, Goi mailako Lanbide Heziketako ikastetxeak e.a.. Honen ondorioz Hizkuntz Normalkuntzan sartuta dauden ikastetxeen izenetan eta izaeretan ere hainbat aldaketa gertatzen ari dira proiektu honetara bildu zirenetik gaur arte. 2004-2005 ikasturtean ikastetxe hauek izango duten legezko izaerara egokitzea da zerrenda eguneratze honen helburua. I. Eranskinean agertzen dira Hizkuntz Normalkuntzako Programan sartuta egon eta jarraipena izango duten 315 ikastetxe hauen izenak, Berritzeguneen arabera banaturik, ikastetxeetako HNATek lagintza honetara emanak izan behar duten dedikazioa zehaztuz.
4. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2004ko apirilaren 21eko Aginduaren ildotik Ulibarri programan sarbidea eskatu eta onartutako ikastetxe publikoen zerrenda argitaratzea. II. eranskinean agertzen dira Hizkuntz Normalkuntzako Programan onarpena izan duten 9 ikastetxe publikoen izenak, Berritzeguneen arabera banaturik, ikastetxeetako HNATek lagintza honetara emanak izan behar duten dedikazioa zehaztuz.
5. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2004ko apirilaren 21eko Aginduaren ildotik Ulibarri programan sarbidea eskatu eta onartutako ikastetxe kontzertatuen zerrenda argitaratzea. III. eranskinean agertzen dira Hizkuntz Normalkuntzako Programan onarpena izan duten 44 ikastetxe kontzertatuen izenak, Berritzeguneen arabera banaturik, ikastetxeetako HNATek lagintza honetara emanak izan behar duten dedikazioa zehaztuz.
6. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2004ko apirilaren 21eko Aginduaren ildotik Ulibarri programan sarbidea eskatu eta onartu ez diren ikastetxeak hauek dira:
– Gasteizko Jesus Obrero ikastetxea
– Gasteizko Diocesanas ikastetxea
– Zallako Maristas San Miguel ikastetxea
– Donostiako Nazaret zentroa
Lau kasu hauetan Jaba batzordearen iritziz ikastetxeko proiektua osatzeke dago oraindik.
7. artikulua.– Dekretuaren VI. artikuluaren eginbeharra betetzeko argitara ematen da 2004-05 eta 2005-06 ikasturteetan proiektu hauek baloratzeko erabiliko den ebaluazio irizpideak eta ponderazioak (IV. eranskina).
8. artikulua.– Programan jarraitzen duten ikastetxeen oraingo onarpen-jarraipena berrikusi ahal izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxearen 2004ko abenduaren 31 arteko ibilbidea aztertu ondoren. Beti ere Hizkuntz Normalkuntza Proiektu hauen funtzionamendua eta jardunbidea arautzen duen Dekretuaren eta berau garatzeko ezartzen doazen lege araudien arabera.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Gorako errekurtsoa jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 21a.
Hezkuntza sailburuordea,
ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.
I. ERANSKINA
ULIBARRI PROGRAMAN JARRAITZEN DUTEN IKASTETXEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ULIBARRI PROGRAMAN ONARTUTAKO IKASTETXE PUBLIKO BERRIAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ULIBARRI PROGRAMAN ONARTUTAKO IKASTETXE KONTZERTATU BERRIAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
EBALUAZIORAKO TAULA
(Ikus .PDF)
RSS