Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2004ko abuztuaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4548

AGINDUA, 2004ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2002ko azaroaren 8ko Aginduz Maisu–Maistren kidegora sartzeko deitutako hautespen probetan aukeratutako oposiziogileak karrerako funtzionario izendatzeko dena.

Otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuak (28ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) irakaskuntza-kidegoetan sartu, bertan beste kidego batzuetara igaro eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko Araudia onetsi du. Errege Dekretu horrek bere 3.1 artikuluan ezarri duenez, autonomia-erkidegoetako administrazioen organo eskudunek, dagozkien enplegu-eskaintza publikoak argitaratu ondoren, deialdia egingo dute enplegu-eskaintza horietan baimendutako lanpostu hutsak betetzeko.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2002ko uztailaren 31ko Aginduz Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2002ko enplegu publikorako eskaintza onartu eta gero, hautespen probetarako deia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoetara sartzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduak (14ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoetan sartzeko hautespen probetarako deia egin zuen, eta Agindu horretako 13.1 oinarri komunak aurrez ikusitakoaren arabera, praktikak kalifikatu dituzten batzordeen aktak aztertu ondoren, bidezko da karrerako funtzionario izendatzea ondoko arauak zirela medio hautatu ziren oposiziogileak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena (uztailaren 31ko EHAA) eta gerora hori aldatzera etorri zen 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena (urtarrilaren 9ko EHAA)

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehena.– 2002ko azaroaren 8ko Aginduak (14ko EHAA) deitutako hautespen-probak gainditu zituzten oposiziogileak Maisu-Maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea. Oposiziogile horien zerrenda Agindu honen I. eranskinean ageri da, kidegoa, espezialitatea, langilearen erregistroko zenbakia eta zerrendako zenbakia adierazita.

Bigarrena.– Karrerako funtzionario izateagatik legozkiekeen ukoak onartu egiten zaizkie agindu honen II. eranskinean zerrendatutako pertsonei, eta galdu egiten dituzte Agindu honetatik sortutako eskubide guztiak.

Hirugarrena.– Agindu honen bidez izendatutakoak, bada, hautespen-prozedura zer kidegotarako gainditu zuten, kidego horretako karrerako funtzionario gisa sartutakotzat joko dira. Administrazio mailako ondorioak 2004ko irailaren 1ean hasiko zaizkie eta, jakina, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen indarreko Legean xedatutakoaren arabera dagozkien soldatak eta gainerako ordain-sariak jasoko dituzte.

Laugarrena.– Agindu honen bitartez izendaturikoren bat jadanik Administrazioko beste kidego bateko funtzionario bada, aukera egin beharko du horietakoren batean sartzeko, Herri Administrazioen Zerbitzurako Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz, Agindu honen bidez karrerako funtzionario izendaturiko izangaiek 3 urteko epea izango dute lortutako lanpostuaren hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko, baldin eta lanpostu horri dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatu ez badute, eta lanpostuaren derrigortasuna berehala betetzekoa bada; hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna atzeratuta duten lanpostuetara sartzeko direnek, ostera, dagokion lanpostuen zerrendan finkatutako epea izango dute.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari, bi hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA/ANEXO I
AUKERATUTAKO LEHIATZAILEEN ZERRENDA
LISTADO DE OPOSITORES SELECCIONADOS

KIDEGOA/CUERPO A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0950 HAUR HEZKUNTZA/EDUCACIÓN INFANTIL

(Ikus .PDF)

KIDEGOA/CUERPO : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0954 INGELESA/INGLÉS

(Ikus .PDF)

KIDEGOA/CUERPO : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0956 GORPUTZ-HEZKUNTZA/EDUCACIÓN FÍSICA

(Ikus .PDF)

KIDEGOA/CUERPO : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0957 MUSIKA/MÚSICA

(Ikus .PDF)

KIDEGOA/CUERPO : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0958 HEZKUNTZA BEREZIA.SENDABIDEZKO PEDAGOGIA/EDUCACIÓN ESPECIAL.PEDAGOGÍA TERAPÉUTICA

(Ikus .PDF)

KIDEGOA/CUERPO . : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0959 HEZKUNTZA BEREZIA.ENTZUTEA ETA MINTZAIRA/EDUCACIÓN ESPECIAL.AUDICIÓN Y LENGUAJE

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA/ANEXO II

KIDEGOA/CUERPO : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0956 GORPUTZ-HEZKUNTZA/EDUCACIÓN FÍSICA

(Ikus .PDF)

KIDEGOA/CUERPO : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0958 HEZKUNTZA BEREZIA.SENDABIDEZKO PEDAGOGIA/EDUCACIÓN ESPECIAL.PEDAGOGÍA TERAPÉUTICA

(Ikus .PDF)

KIDEGOA/CUERPO : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0950 HAUR HEZKUNTZA/EDUCACIÓN INFANTIL

(Ikus .PDF)

KIDEGOA/CUERPO : A45 MAISU-MAISTREN KIDEGOA/CUERPO DE MAESTROS

ESPEZIALITATEA/ESPECIALIDAD : 0957 MUSIKA/MÚSICA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala