Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
4080

IRAGARKIA, 2002ko Bilboko Udaleko langileen lanpostu-zerrendaren aldaketari buruzkoa.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, 2002. urteko Udaleko lanpostu-zerrendaren aldaketari buruzkoa. Aldaketa hori Udalbatzarrak onartu du 2004ko ekainaren 22ko batzarraldian.

"Bat.– Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127.1.h) artikuluan, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 16. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, Bilboko Udaleko langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartu du Udalbatzarrak. Lanpostuen zerrenda hori 2002ko urriaren 30eko eta abenduaren 4ko eta 2003ko ekainaren 24ko batzarraldietan onartu zuen Udalbatzarrak. Hauek dira aldaketak:

Kalitaterako Kabinete Teknikoa

– 1497 lanpostuaren izena aldatu da, orain arte Antolamendurako Kabinete Teknikoaren zuzendaria izan da eta aurrerantzean, 1497 lanpostua, Kalitaterako Kabinete Teknikoaren zuzendaria izango da.

– 1496 lanpostuaren izena aldatu da, orain arte Antolamendurako sailatalburua izan da eta aurrerantzean, 1496 lanpostua, Kalitaterako sailatalburua izango da.

Hirigintza eta Ingurumen Saila

– 2298 lanpostuaren dotazio berri bat sortu da. Lanpostu hori Aurrietako Ikuskatzaile Erdi-mailako Teknikaria da 22. lantoki osagarria du eta Eraikuntza Erregimen Sailatalerako da eta Arkitekto Teknikoaren titulua duen B taldeko funtzionario batek betetzekoa da.

– 3030 lanpostuaren dotazio bi kendu dira. Lanpostu hori Aurrietako Ikuskatzailea da, 18. lantoki-osagarria izan du eta C taldeko funtzionario batek betetzekoa izan da. Dotazio horiek Eraikuntza Erregimen Sailatalekoak izan dira.

Bi.– Sortu diren lanpostuen balorazioa behin-behinekoa izango da, harik eta lanpostu bakoitzari dagozkion zereginak zehatz-mehatz definitu eta Balorazioko Batzorde Teknikoak haiek aztertu arte.

Hiru.– Alkatetzari ahalmena eman zaio lanpostu berriak zerbitzu-eginkizunetan behin-behinean betetzeko, lanpostuak betetzeko deialdiak egin bitartean."

Bilboko Udaletxea, 2004ko ekainaren 25a.

BEHIN-BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA.


Azterketa dokumentala