Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
4079

IRAGARKIA, Larraskituko sektoreko programatu bako lurzoru urbanizagarriaren hirigintzako jarduketa-programaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Udalbatzak 2004ko maiatzaren 31n egindako batzarraldian erabaki hau hartu zuen, besteak beste (esp.: 041034000007):

Bat.– Hasieran onartzea Larraskituko sektoreko programatu bako lurzoru urbanizagarriaren hirigintzako jarduketa-programa, Jaureguizahar Promoción y Gestión Inmobiliaria, S.L.-ren izenean Gabriel Salaverry Barañano jaunak eta Llodilu, S.A., I.G.V 60, S.L. eta Inversiones Proil, S.L merkataritza-etxeen izenean Román Onzain Gutiérrez jaunak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Bi.– Herritarrei adierazitakoaren berri emateko hilabeteko aldia hastea, iragarkiak iragarki-taulan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko egunkaririk zabalduenetako batean argitaratuta, tartean daudenek euren alde egoki deritzeten arrazoibideak aurkez ditzaten. Administrazio-espedientea eta agiri teknikoak euren eskueran daude Hirigintza Saileko Planeamendu Sailataleko bulegoetan (Udaletxearen alboko eraikineko 4. solairuan).

Hiru.– Aurrerantzean eraginpeko lekuan baimenik ez ematea, halaxe ezartzen baitu Egitamu Orokorren Egokitzapenari buruzko urriaren 16ko 16/1981 Erregearen Lege Dekretuaren 8. artikuluak.

Lau.– Proiektu hau behin-behinekotzat joko da alegazioak aurkezteko jarri den epean alegaziorik aurkezten ez bada. Administrazio-espedientearen fotokopia eta agiri teknikoen bost kopia, behar den moduan eginbidetuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintza Sailera bidaliko dira, behin betiko onar dezan.

Bost.– Erabaki hau bidaltzea Jaureguizahar Promoción y Gestión Inmobiliaria, S.L. merkataritza-etxearen izenean diharduen Gabriel Salaverry Barañano jaunari, Llodilu, S.A., I.G.V. 60, S.L., eta Inversiones Proil, S.L merkataritza-etxeen izenean diharduen Román Onzain Gutiérrez jaunari eta 7. Barruti Kontseilura (Errekalde) eta egiaztagiria egitea eragina izan dezan Lizentziak, Kudeaketa eta Eraikuntza Erregimen sailataletan.

Bilbo, 2004ko ekainaren 18a.

BEHIN-BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA.


Azterketa dokumentala