Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
4066

LEHIAKETA, zuntz optikoaren kablea ikuskatzeko sistemaren hornikuntza eta instalazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-175/2004

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: zuntz optikoaren kablea ikuskatzeko sistemaren hornikuntza eta instalazioa.

b) Unitate-kopurua: ikus lehiaketaren agiriak.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: Herrizaingo Sailari atxikitako zentroak.

e) Entregatzeko epea: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: gehienez ere, 350.000 euro.

5.– Bermeak: Behin-behinekoak: ikus lehiaketaren agiriak.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Herrizaingo Saila – Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18 eta www.ej-gv.net Interneteko atarian.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio - 48950.

d) Telefonoa: 94 496 80 00.

e) Telefaxa: 94 496 83 04.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko irailaren 8ko 10:00ak.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko irailaren 8a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik kontatzen hasita 3 hilabetean.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: 6. puntuan adierazitakoa.

a) Eguna: 2004-09-15.

b) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak. ikus lehiaketaren agiriak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: 2004-07-01.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 5a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala