Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
4062

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 207/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epailea.

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan 207/04 jabari-espedientea bideratu da (jab.esp.sob.eduk.) Miren Josebe Egileor Egiraun andreak eskatuta, finka hau inmatrikulatzeko:

A1.– Landa finka. Etxeaspia izeneko etxaldea, Mungia hiribilduan dago, egun izen bera duen elizatean. Finka banatu ondoren, hogeita hiru mila zazpiehun eta hogeita hamabost metro karratu ditu (23.735 m2). Mugak: Iparraldean, banatutako partzela; Hegoaldean, banaketa egin den finka; Ekialdean, jabetza bera duen "alboko mendia" delakotik bereizten duen harri-zolazko bidearen ardatza, Genaro eta Luis de Enderica jaunen jabetza, Luisena baserrikoa, eta banatu zen lursailetik bereizten duen harri-zolazko bide beraren ardatza; eta Mendebalean, José de Elguézabal Villalabeitia jaunaren jabetza. 4.303 zenbakia duen jatorrizko finka banatu eta zatitzean sortu da; liburuki honetako 26 folioa. Iparraldean, Francisco Barruetabeña y Trebolazabala, Etxetxubarri baserrikoa; Hegoaldean, banatu zen finka; Ekialdean, jabetza bera duen "alboko mendia" delakotik bereizten duen harri-zolazko bidearen ardatza, Genaro eta Luis de Enderica jaunen jabetza, Luisena baserrikoa, eta banatu zen lursailetik bereizten duen harri-zolazko bide beraren ardatza; eta Mendebalean, José de Elguézabal Villalabeitia jaunaren jabetza.

Gernika-Lumoko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: Artxibo Orokorreko 271 liburukia, Mungiako 48 liburua, 28 folioa, 2404 finka, 5. inskripzioa.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei —ezpaitakigu nortzuk diren—, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Zitazioa egiten zaie mugakideei, lehen aipatutako epearen barruan espedientean ager daitezen, euren eskubideen alde egiteko.

Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta lauko ekainaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala