Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2004ko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
4052

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 27koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Katedradunak izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 2001eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez egin zen (abenduaren 11ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen 2001eko azaroaren 26ko (abenduaren 11ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") Ebazpenaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko plazak betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 2004ko otsailaren 11ko (otsailaren 23ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") Ebazpenaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Unibertsitateko Katedradunak:

–. Pedro Bilbao Zulaica jauna, N.A.N.-zkia 72.166.980, jakintza-arloa: "Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa". Saila: Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa.

–. Juan Carlos Martín Urreta jauna, N.A.N.-zkia 72.246.048, jakintza-arloa: "Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa". Saila: Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, Ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Leioa, 2004ko ekainaren 27a.

ERREKTOREA.
E.E. (2000-06-14ko Ebazpena)

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala