Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

SPRILUR SA
3887

IRAGARKIA, hornitzaile izangaien eskaera publikoari buruzkoa.

Baltzua: Sprilur SA.

Xedea: Bergarako (Gipuzkoa) udalerrian, "Kukubaso" eta "San Juan" inguruetan eraikitzekoak diren poligono berriak eraikitzeko eta urbanizatzeko lanak burutzea; eta, horretarako, honako dokumentu hauek idaztea: arau subsidiarioen aldaketa puntuala, plan partziala, desjabetze proiektua, urbanizazio proiektua banakako ingurumen-eraginaren azterketarekin, pabilioiak erakitzeko proiektua, urbanizazio-lanen zuzendaritzak eta eraikuntza bera kalitate-kontrolen laguntza teknikoarekin garatzea.

Hornitzaile izan litezkeenen sailkapena:

– Industria-arloko hirigintzan eta arkitekturan eskarmentua duten arkitektura- edo ingeniaritza-estudioak.

– Industria-arloko hirigintzan eta eraikuntzan esperientzia duten eraikuntza-enpresak.

– Industria-arloko eraikuntza-prozesuetan esperientzia badutela egiaztatuta duten "obretako fase partzialen" enpresa hornitzaileak.

Curriculum-a nora bidali behar den:

Sprilur SA.

Ibáñez de Bilbao 28, 7 - B departamendua. B

48009 Bilbao

Tel.: 94 423 61 18

Sprilur SAko zuzendari nagusia.

ANTON ZUBIAURRE SORAZU.


Azterketa dokumentala