Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
3883

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, Euskal Pilotaren Plan Estrategikoaren dokumentua egiteko kontratua esleitzeko dena (K-31/2004 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: K-31/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak eta kopurua: Ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: Prestazio osoa gauzatzeko gehienezko epea 3 hilabetekoa izango da kontratua sinatzen denetik eta, betiere, 2004ko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: Ohikoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen-era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: Aurrekontu globala 80.000 eurokoa izango da, gehienez (BEZa barne).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: Ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Kirol Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 95 07.

e) Faxa: 945 01 95 31.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2004ko uztailaren 28a, 10:00ak baino lehen.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

a) Sailkapena: Ez da eskatzen.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 20. puntuan zehaztutakoaren arabera egiaztatu beharko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko uztailaren 30a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Hiru gutun-azal aurkeztu behar dira, "A", "B" eta "C", barruan berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Kultura Saileko erregistroa.

2.– Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: Hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Eguna: 2004ko abuztuaren 19a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net .

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala