Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3867

AGINDUA, 2004ko ekainaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bidez, 96/1994 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko industria enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobe daitezen sustatzeko diru laguntzak arautzen dituena) ezarritako esparruaren barruan, 2004. ekitaldirako laguntzak emateko deialdia argitaratzen da.

Otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuan ezarri da Euskal Autonomia Erkidegoko industria enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobe daitezen sustatzeko diru laguntzen programa. Dekretu hura uztailaren 1eko 160/1997 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Beste alde batetik, otsailaren 17ko 25/1998 Dekretuak bigarren aldiz aldatu zuen otsailaren 22ko 96/1994 Dekretua. Egintza horren bidez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antola Arauen Legearen testu berritua onartzen duena) jasotako beste elementu formal batzuk barne hartu ziren, nahitaez bete beharrekoak baitira.

Laguntza horietarako diren kredituek bete egin behar dute irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko lege-manuen bateratutako testuaren IX. tituluak finkatutako luzapen erregimena.

Otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoari jarraituz, egoki da han ezarritako laguntzetarako 2004. ekitaldiko deialdia egitea, beharrezko arauak emanez.

Ondorioz, dekretu horretako 11. artikuluan emandako ahalmenaz baliatuz, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Arau honen xede da uztailaren 1eko 160/1997 eta otsailaren 17ko 25/1998 dekretuek aldatu zuten otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko industria enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobe daitezen sustatzeko diru laguntzak programa arautzen dituena) araututako laguntzen 2004. ekitaldirako deialdia egitea.

Xede horretara, guztira 3.375.820 euro bideratuko dira 2004. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gai horretarako ezarritako aurrekontu kredituan ageri denez.

Deialdi honen kontura guztira eman beharreko diru laguntzen kopurua ezin izango da artikulu honetan izendatutako edo hori gaurkotzetik ondorioztatzen den zenbatekoa baino handiagoa izan, indarreango legedian aurreikusitako kreditu edo aurrekontu aldaketen arabera. Ondorioz, ez da bidezko izango laguntza gehiago ematea behin agortuz gero zenbateko hori, hau da, xedapen honen eraginkortasuna eten egingo da momentu horretan. Gertakari bi horiek Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen ebazpenez jakinarazi beharko dira.

2. artikulua.– Eskatzaileek, otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuan (uztailaren 1eko 160/1997 Dekretuaren eta otsailaren 17ko 25/1998 Dekretuaren bidez aldatua) araututako laguntzak jaso ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Onuradun izatea, dekretu horretako 6. artikuluan eta bat datozenetan xedatutakoari jarraituz.

2.– Eskabideak eta dekretu horretako 11. artikuluan eskatutako agiriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kudeaketa Hobetzeko eta Berritzeko Zuzendaritzan aurkeztea.

3. artikulua.– 1.– Eskabideak erabat osatuta ez baldin badatoz edo eskatutako agiriak ez badakartzate, eskatzaileari bi ohar hauek egingo zaizkio: batetik, 10 eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko. Eta, bestetik, horrela egin ezik, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eskabideari uko egin diola ulertuko dela.

2.– Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, orobat, aurkezten diren proiektuak behar bezala balioztatu eta ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei. Arau honetan zehazki aurreikusita ez dagoenari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatuko da.

4. artikulua.– 1.– Uztailaren 1eko 160/1997 eta otsailaren 17ko 25/1998 Dekretuek aldatu zuten otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko industria enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobe daitezen sustatzeko diru laguntzak programa arautzen dituena) araututa dauden laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta 2004ko urriaren 29an bukatuko da.

2.– Deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabete igarotakoan, ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunak ez onartutzat jo ahal izango du bere eskabidea. Dena dela, aginpidedun organoak, eskatutako diru laguntzari buruz, berariazko ebazpena emateko betebeharra du.

5. artikulua.– Kudeaketa Hobetzeko eta Berritzeko zuzendariari dagokio ez betetzearen espedienteak hastea, bai eta espediente horiek ebaztea ere.

6. artikulua.– Deialdi honen aurka egiteko bi bide daude: a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, deialdia egin duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean. b) Zuzenean Administrazioarekiko auzietarako epaitegietara jotzea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 23a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala