Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2004ko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Lazkaoko Udala
3866

HUTSEN ZUZENKETAREN IRAGARKIA, 2004rako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Lazkaoko Udalak 2004ko ekainaren 22ko 117 zk.dun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2004rako Enplegu Publikoko Eskaintza argitaratu zuen.

Argitaratutakoan akatsak antzeman direnez, dagozkion zuzenketak egiten dira:

2004KO ENPLEGU PUBLIKOKO ESKEINTZA

A) Funtzionario Karreradunei esleitutako lanpostua.

– Izendapena: Gizarte Zerbitzuetako Teknikaria.

– Lanpostu hutsak: 1.

– Sailkapena: Administrazio Bereziko Eskala, Azpieskala Teknikoa, Erdi-Mailako Teknikari Mota.

– Taldea: B.

– Hizkuntz eskakizuna: 3.

– Derrigortasun data: 2003/12/18.

Denei aditzera ematen zaie argitarapen hau, Euskal Funtzio Publikoko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 24. artikuluan eta apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegilearen bidez onarturiko Udal Erregimen alorrean indarrean dauden Legebide Bateratutako Idazkiko 128.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Lazkao, 2004ko ekainaren 23a.

Alkatea,
FÉLIX URKOLA IRIARTE.

Azterketa dokumentala