Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2004ko maiatzaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2700

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko gune estrategikoetan abiadura kontrolatzeko semaforo-sistemak, SOS guneak, bideo-zainketako sistemak, informazio aldakorra eta sentsorizazioa mantentzeko kontratua egiteko dena (T-172/04 esp.).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: T-172/04

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopuruak: ez.

c) Xedea burutzeko lekua: Trafiko Zuzendaritzak izenda dezana.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: gauzatzeko epea 2004ko abenduaren 31 artekoa izango da, behin betiko fidantza aurkezten denetik hasita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrehun eta berrogeita bost mila (245.000) eurokoa da kontratuaren gehieneko aurrekontua. Hauexek dira gehieneko prezioak ale bakoitzeko:

Prebentzioko mantentzea: prebentzioko mantentze-lanetarako hileroko prezioa, 6.864,30 euro/hileko.

Zuzenketa-mantentzea: eskulanaren prezioa, orduko (teknikaria, 40,- euro/orduko; peoia, 25 euro/orduko).

Joan-etorrien kostua: ibilgailu arina, 0,3 euro/km; ibilgailu industriala, 0,9 euro/km.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1- E aldea - solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945-01.88.98

e) Telefaxa: 945-01.87.49

f) E-maila: c-lopez@ej-gv.es.

g) www/euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2004ko ekainaren 2a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: P taldea, 1 azpitaldea eta B kategoria edo goragokoa.

8.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2004ko ekainaren 2a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: aurkeztu beharreko agiriak, «A», «B» eta «C» letrak dituzten hiru kartazal, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran edo eskura aurkeztu beharko dira.

c) Eskabideak aurkezteko lekua.

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2.a Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1.ean, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen bada bidalketaren komunikazioa, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1- E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2004ko ekainaren 8a.

e) Ordua: 12:00ak

10.– Beste argibide batzuk.

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarpen-gastuak: esleipendunaren kontura

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 4a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala