
93. zk., 2004ko maiatzaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
2605
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako plasma zatitzeko eta hemoderibatuak eskuratzeko espedienteari dagokiona. 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa. c) Espedientearen zenbakia: 110/11/1/0476/O491/ 022004. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Kontratu-mota: horniketa-kontratua. b) Helburua: plasma zatitzea eta hemoderibatuak eskuratzea, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako. c) Loteak: ez. d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez zen argitaratu. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era: a) Izapideak: ohikoak. b) Prozedura: esklusiboa. c) Esleitzeko era: lehiaketa negoziatua. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez: 1.807.638 euro. 5.– Esleipena: a) Eguna: 2004ko martxoaren 25a. b) Kontratistak: Instituto Grifols, SA. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: 1.807.638 euro. Galdakao, 2004ko apirilaren 2a. Kontratazio Mahaiko lehendakaria, ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.