Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2361

<DIR> <P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 2004ko apirilaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako zentro pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua 2004ko ekitaldian aplikatzeko egokitzen duena, 2004-2005 ikasturtean zentro horietako irakasleek prestakuntza jaso dezaten.. <P ALIGN="JUSTIFY"> <P ALIGN="JUSTIFY">&nbsp;

Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko legezko xedapenen testu bategina onetsi duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko IX. tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 23an 317/2003 Dekretua eman zen, eta beraren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatu zen. Dekretuaren ondorioz, halatan, Jaurlaritzak, haren sailek eta erakunde autonomiadunek epeak, baldintzak eta nahitaezko betekizunak 2004ko ekitaldian aplikatzeko egokitu ahal dituzte.

2003ko ekitaldian, uztailaren 10ean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak agindua eman zuen unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako zentro pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak zituzten federazio eta elkarteentzako diru-laguntzen deialdia egiteko, hain zuzen ere 2003-2004 ikasturtean zentro horietako langileek prestakuntza-jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia (EHAA, 165. zenbakia, 2003ko abuztuaren 26koa). Orain agindu hartan ezarritako epeak eta baldintzak 2004ko ekitaldirako egokitu behar dira.

Hori dela bide, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

1.– 2003ko uztailaren 10eko Aginduaren bidez, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako zentro pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteentzako diru-laguntzen deialdia egin zen, zentro horietako irakasleek prestakuntza-jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia; bada, 2004-2005eko ekitaldian diru-laguntza horietako bat jasotzeko eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Eskaerak ondorengo bulegoetan aurkeztu ahal izango dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hezkuntza Ordezkaritzetan —kasuan kasukoan— edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako bulegotan.

2. artikulua.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera laguntza eskatzen duen federazio edo elkartearen legezko ordezkariak sinatu behar du eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidali behar da. Gainera, agindu honetako I. eranskinean ageri den eredu normalizatuaren arabera egin behar da eta berarekin batera agiri 5.3 artikuluko aginduaren 2003ko uztailaren 10 aurkeztu behar dira.

3. artikulua.– Diru-baliabideak.

Agindu honen bidez deitutako diru-laguntzak finantzatzeko milioi bat hirurehun eta hirurogeita hamabost mila (1.375.000,00) euro jarri dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea agortu du; beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatu beharreko hilabeteko epearen barruan, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, agindua aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatu beharreko bi hileko epean.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE,

I. ERANSKINA

PRESTAKUNTZA JARDUERAK BURUTZEKO DIRU-LAGUNTZAREN ESKAERA

Eskatzailea: &#9;............................................ jn./and.

NAN zk.: &#9;.................... Honen legezko ordezkaria:

&#9;..................................................................

Helbidea: &#9;................................ kalea/plaza:

&#9;..................................................................

Posta-kodea: &#9;.......... Telefonoa:............................ Faxa:

HAUEXE ADIERAZI DU:

Ezagutzen ditu zentro pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei prestakuntza-jardueretarako diru-laguntzak emateko deialdia eta baldintzak.

Deialdian eskaturiko baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak erantsi ditu.

&#9;n&#9; Laguntza eskatzen duen federazioaren edo elkartearen eraketa-eskrituraren kopia erkatua.

&#9;&#9;

&#9;n &#9;Sinatzaileak diru-laguntza eskatzeko ahalmena duela frogatzen duen agiria.

&#9;&#9;

&#9;n &#9;Zentroen zerrenda eta haiekiko harremanen frogagiriak.

&#9;&#9;

&#9;n &#9;Federazio edo elkartearen datuei eta diru-laguntzaren xede izango diren jarduerei buruzko laburpen-fitxa (II. eranskina).

&#9;&#9;

&#9;n &#9;Jarduera bererako beste laguntzarik jaso ez duela dioen zinpeko adierazpena.

&#9;&#9;

&#9;n &#9;Jarduerak deskribatzen dituzten fitxak.

&#9;&#9;

&#9;n &#9;Zerga-betebeharrak betetzen dituela frogatzen duten agiriak.

&#9;&#9;

&#9;n &#9;Hezkuntza zentroaren legezko ordezkariaren adostasun-idazkia. (beharrezko izanez gero soilik –5.5. art.)

HAUXE ESKATZEN DU:

Aurkeztu dituen prestakuntza-jardueretarako diru-laguntza.

.......................(e)n, 2004ko .............aren
(sinadura eta zigilua)
&#9;&#9;

&#9;&#9;SARRERA

&#9;Eguna:

&#9;Sinadura:

&#9;Zigilua:

HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA


Azterketa dokumentala