Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2360

<DIR> <P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 2004ko apirilaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2003-2004 ikasturterako Karmele Alzueta sarirako dei egiten duen Agindua 2004. urtean aplikatu ahal izateko, egokitzen duena. <P ALIGN="JUSTIFY">

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak -Euskadiko aurrekontuen erregimenari buruzko indarreko xedapenen testu bateratua onartzen duenak- IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua eman zen. Dekretuaren indarrez, luzatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako laguntzak eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia. Eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak, bere sailek eta dagozkien erakunde autonomiadunek aurrekontuen epeak eta baldintzak egokitu ahal izango dituzte, 2004. urtean aplikatu ahal izateko.

2003ko ekonomia-urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Agindu bat eman zuen 2003ko martxoaren 31an (EHAA, 85. zk, 2003ko maiatzaren 5a), eta horren bidez, 2002/2003 ikasturterako Karmele Alzueta sariaren ematea arautzen zen. Horiek horrela, bidezkoa da Agindu horren epeak eta baldintzak egokitzea; izan ere, horrela, aplikatu ahal izango da 2004ko ekitaldian zehar.

Ondorioz,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Eskabide-orriak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Karmele Alzueta saria emateko erregimena arautzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko martxoaren 31ko Aginduak ezartzen duen deialdian parte hartu ahal izateko, 2004ko ekitaldian, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.– Eskabideak aurkeztu beharko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Pedagogi Berrikuntza Zerbitzuan (Donostia-San Sebastian 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bulegotan.

2. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazioa.

Eskabidea Agindu honen I. Eranskinean jasotzen den instantzia-eredua formalizatu beharko da. Eskabidearekin batera, 2003ko martxoaren 31ko Aginduaren 4. artikuluan xedatzen den dokumentazioa aurkeztuko da.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honek arautzen duen deialdiaren zenbateko osoa 18.000 eurokoa izango da. Hauetatik 15.000 euro hezkuntza berriztatzeko lan onenarentzako Karmele Alzueta sarirako zuzenduko dira eta gainerantzekoa egon daitezken bi ohorezko aipamenetara, bakoitza 1.500 eurokoa izango delarik.

4. artikulua.– Data eta epeen egokitzea.

Agindu honen eraginetarako, 2003ko martxoaren 31ko Aginduan 2003 urtea eta 2002-2003 ikasturtea aipatzen diren bakoitzean 2004 urtea, eta 2003-2004 ikasturtea, hurrenez hurren, ulertu behar da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, interesdunek, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, eta errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, zuzen-zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazio-auzietarako salan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I ERANSKINA (ESKABIDEA) / ANEXO I (INSTANCIA)

2003-04 Karmele Alzueta Saria/Premio Karmele Alzueta 2003-04

Ikastetxearen datuak/ Datos del centro

Izena/Nombre:

Publikoa/Público:

Itunpekoa/Concertado:

Pribatua/Privado:

Helbidea/Dirección:

Herria/Localidad:&#9;Posta kodea/Código Postal:

Probintzia/Provincia:&#9;Telefonoa/Teléfono:

Egileen datuak/Datos de los/as autores/as

Egilea edo koordinatzailea/Autor/a o coordinador/a:

LEZ/NRP:

Espezialitatea/Especialidad:

Irakasle partehartzaileen kopurua/N.º participantes:

Espezilaitateak/Especialidades:

Partehartzearen ehunekoa/Porcentaje de participación:

Ekintzaren buruzko datuak/Datos de la experiencia

Izenburua/Titulo:

Berriztapen eremuak/ Areas de innovación:

Hezkuntza-etapa, zikloa, kurtsoa/Etapa educativa, ciclo, curso:

Materiala aurkezteko formatoa/Formato en que se presenta el material:

Ekintzaren iraupena/Duración de la experiencia:

ESKABIDEA/SOLICITUD:

Honekin batera doazkizu 2003-04 Karmele Alzueta Sariaren deialdia parte hartzeko eskabidea, lanaren bi ale, eranskinak eta ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria

Remito la presente instancia junto con dos ejemplares del trabajo, anexos y certificación del/la Directora/a del Centro, al objeto de participar en la convocatoria del Premio Karmele Alzueta 2003-04.

Berriztapen lanaren egilea edo koordinatzailea/Autor/a o coordinador/a del trabajo de innovación educativa:

(Lekua, data, sinadura eta zigilua/Lugar,fecha, firma y sello)

HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA/SR DIRECTOR DE INNOVACION EDUCATIVA


Azterketa dokumentala