Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2004ko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2358

6/2004 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco – Euskadido Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko.

Ekainaren 27ko 9/1997 Legeak Consejo Económico y Social Vasco – Euskadido Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea arautu zuen. Lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordean ordezkari diren erakunde eta elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dute; eta izendatu berria kargu horretan aritu den ordezkatutako pertsonak Consejo Económico y Social – Euskadido Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko epea bukatu arte. Epe hori lau urtekoa da.

Lehendakariaren otsailaren 25eko 2/2000 Dekretuaren bitartez Consejo Económico y Social Vasco – Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideak izendatu ziren eta ekainaren 14ko 6/2000 Dekretuaren bidez bere lehendakaria. Aipatutako legearen 5. artikuluan 7.az ezarritakoa betetzeko, Confederación Empresarial Vasca –CONFEBASK erakundeak kide bat izendatu du.

Horren ondorioz, honako hau,

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Juan Antonio Muguruza Goiri jauna Consejo Económico y Social Vasco – Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titularra izendatzea, Confederación Empresarial Vasca –CONFEBASK izeneko erakundeak Juan José Eugui Eugui jauna ordezkatzeko aukeratu baitu.

Bigarren artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik bertatik aurrera izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko apirilaren 29an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala