Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2248

IRAGARKIA, 400/2003 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesatu direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesatu orori: Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian, langileen arloan, Javier López Morala jaunak Administrazioarekiko 400/2003 auzi-errekurtsoa (prozedura laburtuko izapideak) aurkeztu duela, Odol-bankurako bi erizain-lanposturen eskaintza dela-eta, Gasteizko Txagorritxu Ospitalean 2002. urteko langileen barne-mugigaitasunerako deialdiaren aurka.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta honako hau jakinarazten zaie: aipatutako prozedura judizialean ager eta pertsonatu daitezkeela, hain zuzen ere, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala