Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
2246

<DIR> <P ALIGN="JUSTIFY">LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Kultura Sailak 2004rako antolatu dituen Auzolandegietako janari-hornikuntza kontratatzeko. (K-13/2004 esp.) <P ALIGN="JUSTIFY"> <P ALIGN="JUSTIFY">&nbsp; <P ALIGN="JUSTIFY">&nbsp;

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: K-13/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Kultura Sailak 2004rako antolatu dituen gazte auzolandegietako parte-hartzaileentzako janaria hornitzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: Baldintza Teknikoen Pleguan ezarritakoak.

c) Lotekako eta zenbakikako banaketa: ez dago loterik.

d) Entregatzeko lekua: Baldintza Teknikoen Pleguan ezarritako Euskal Autonomia Erkidegoko auzolandegi bakoitzean.

e) Entregatzeko epea: hornikuntza-lanak egunero egingo zaizkio Auzolandegi bakoitzari, Baldintza Teknikoen Pleguan ezarritako egutegiaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehienezko aurrekontua 84.000 eurokoa da, BEZ barne. Aurrekontu hau gutxi gorabeherakoa da eta bakarrik aurrekontuan dirua erreserbatzeko balio duena, hori dela eta, ez du esleipen-hartzailearekiko inolako fakturazio-konpromisorik adierazten.

Menu osoaren zerbitzuaren pertsona eta egun bakoitzeko gehieneko aurrekontua, 11,20 eurokoa da, BEZ barne.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 95 00.

e) Faxa: 945 01 95 35.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2004ko maiatzaren 14a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

"B" gutunazalean, lizitatzaileek gaitasun ekonomiko, finantziero eta teknikoa egiaztatu beharko dute. Horretarako egiaztagiri hauek aurkeztuko dituzte:

– Finantza-erakundeen txostena, edo, behar izanez gero, lanbideko arriskuengatiko kalte-ordainerako aseguru bat badagoela justifikatzen duen agiria.

– Lizitatzaileak azken hiru urteetan egindako hornikuntza nagusien zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak, pribatuak zein publikoak, adieraziz. Ildo horretatik, azken hiru ekitaldiotan (2001, 2002 eta 2003) lan honen helburu berdintsua edo zerikusia duten beste hiru kontratu izan dituela egiaztatu beharko du, eta horien zenbatekoen batuketa 180.000 eurokoa dela gutxienez.

– Hornitzaileak erabilitako tresneria eta neurrien deskribapena, hornitu beharrekoen kalitate-kontrol egokia bermatu ahal izateko.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko maiatzaren 17a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutunazal aurkeztuko dira "A", "B" eta "C" berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Kultura Saileko Erregistroa.

2.– Helbidea: Donostia kalea, 1., Lakua II eraikina (Kulturako lurralde-zerbitzua).

3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1., Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2004ko maiatzaren 21a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Iragarpen-gastuak: 375,54 euro esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala