
79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2242
<DIR> <P ALIGN="JUSTIFY">LEHIAKETA. Iragarkia, "grabazio ekipoen alokairua hizkuntza eskakizunen azterketak egiteko" izeneko horniketa-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN CO3/3/2004 esp). <P ALIGN="JUSTIFY"> <P ALIGN="JUSTIFY"> <P ALIGN="JUSTIFY">
1. Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea - EHAA.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: CO3/3/2004.
2. Kontratuaren xedea.
a) Helburua: grabazio ekipoen alokairua hizkuntza eskakizunen azterketak egiteko.
b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: gehienez 35 ekipo eguneko.
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen denean hasi eta 2005eko abenduaren 31ra arte.
Epe partzialak: oinarri teknikoen pleguko 1. eta 2. puntuen arabera.
3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: laurogeita hamazortzi mila ehun eta berrogeita hamalau euro (98.154 euro)
5. Behin-behineko fidantza: ez.
6. Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 94 501 89 31
e) Faxa: 945 01 89 50
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004/05/14
7. Kontratistaren betebeharrak. Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala.
– Enpresak azken hiru ekonomia ekitaldiotan, enpresak egindako horniketen negozioen guztizkoari buruzko deklarazioa.
– Azken hiru urteetan egindako horniketarik garrantzizkoenen zerrenda. Bertan, zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak eta pribatuak jasoko dira. Zerrendarekin batera horniketei buruzko ziurtagiriak aurkeztuko dira.
8. Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2004ko maiatzaren 17a, 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztuta daude.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
2.a Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, beheko solairua.
3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbitea zenbat enpresari (edo gehienez eta gutxienez) egitea aurreikusten den (prozedura mugatua): ez.
9. Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2004ko maiatzaren 24a.
e) Ordua: 12.00ak.
10. Beste argibide batzuk: ez.
11. Iragarpen gastuak: hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamalau zentimo (375,54).
12. Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.
13. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net
Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 6a.
Kontratazio Zerbitzuko burua,
FRANCISCO JAVIER ELOLA.
RSS