
79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2240
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 210/03 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Aipatu prozeduraren gainean ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:
AUTOA
Epailea: Maria Jose Gonzalez Ovejero andrea.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta lauko otsailaren hogeita bosta.
AURREKARIAK
Bakarra.– Prozesu hau diru-zenbateko bat erreklamatzeko da, eta Tejada prokuradoreak Luis Carlos Borjada Garcia jaunaren izenean eta ordez bultzatu du, Duo Diseño S.L. sozietatearen eta Pero Maria Castilla Zabala jaunaren aurka.
Demandatzaileari oraindik judiziorako zitaziorik egin ez zaionez, 2004ko urtarrilaren 29an auzi-jartzaileak idazki bat aurkeztu du —dagokion autoari erantsi zaio—, prozesuan atzera egiteko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 20.2 artikuluan ezartzen denez, demandatzaileak bere aldetik judizioan atzera egin dezake demandatzaileari demandari erantzuteko epea jarri baino lehen edo judiziorako zitazioa egin baino lehen. Eta horixe gertatu da kasu honetan. Beraz, largespena erabakitzeko autoa eman behar da. Auzi-jartzaileak, bestealde, beste judizio bat bultza dezake, gai beraren gainean.
Bigarrena.– Lege horren 396.1 artikuluak, bestalde, prozesuan atzera egiteko demandatua ados egotea beharrezkoa ez denean, auzi-jartzaileari ezarriko zaizkio sortutako kostuak.
XEDAPEN ZATIA
1.– Largetsi egiten da prozesu hau. Auzi-jartzaileak beste judizio bat susta dezake gai beraren gainean.
2.– Auzi-jartzaileri ezartzen zaizkio sortutako kostuak.
3.– Prozesu honen amaiera deklaratzen da.
Aurka egiteko era: apelazio errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).
Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta aurkatzen diren erabakiak (PZLb 457.2 artikulua).
Eta epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.
Eta Duo Diseño S.L. sozietata non den ez dakigunez gero, jakinarazpen-zedula izan dadin egin dut idazki hau.
Durangon (Bizkaia), bi mila eta lauko martxoaren hamazazpian.
IDAZKARIA.
RSS