Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2239

EDIKTUA, kopuru bat erreklamatzearen gainean burututako 10/04 zk.ko ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

Erreferentziako autoetan ondoko ebazpena eman da:

PROBIDENTZIA

Epailea: Begoña Lopez Anguita.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta lauko urtarrilaren hogeia.

1.– Bal Jokam S.L. baltzuari egindako 26.145,23 euroko erreklamazioa dela eta, Forestal Orozko S.L. baltzuaren izenean eta haren ordez, Tejada Fernandez Prokuradoreak idazkia eta horri erantsitako dokumentuak aurkeztu ditu. Ohartarazpen-prozedurako autoak osatuko dira aurreko horiekin, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 812. eta hurrengo artikuluek diotenari jarraiki bideratuko da.

2.– Eskabide horren gainean erabakitzeko eskumena epaitegi honena da, izan ere, zordunak lurralde-mugape honetan du etxebizitza (PZLb-ren 813).

3.– Hasierako eskabideak PZLb-aren 814. artikuluak jasotzen dituen baldintzak betetzen ditu, izan ere, hartzekodun eta zordunaren nortasuna eta helbidea, bizi den edo aurkitu daitekeen tokia, eta zorraren jatorria eta zenbatekoa adierazten baita. Era berean, eta 815.2 artikuluak ezartzen duen bezala, 812.1 artikuluan aurreikusitako dokumentuak aurkezten dira. Eskatzaileak duen eskubidearen froga-hastapena dira dokumentu horiek, eta eskabidean adierazitakoak berresten du eskubidea.

4.– PZLb-aren 815.1 artikualuak xedatutakoari jarraiki, alderdi zordunari errekerimendua egingo zaio hogei eguneko epean 26.145,23 euro ordain diezaizkion eskatzaileari, eta epaitegi honetan kreditatu dezan; edo, erreklamatutako zenbateko osoa edo zati bat ez ordaintzeko bere arrazoiak idazki baten alegatuaz, epaitegian azal dadin.

Halaber, hogei eguneko epean aurka egiteko idazkia aurkez dezakeela ohartarazten zaio alderdi zordunari. Kopurua 900 eurotik gorakoa denean, abokatuak eta prokuradoreak sinatu beharko dute aurka egiteko idazki hori.

Errekerimendua PZLb-aren 161. artikuluak xedatzen duenaren arabera egingo da, ohartaraziz ordaindu edo ez ordaintzeko arrazoiak alegatzeko agertu ezean, betearazpena aginduko dela, PZLb-aren 816. artikuluak xedatutakoari jarraiki.

Errekerimendu-egintzan ohartarazpen-prozeduraren eskabidea eta harekin doazen dokumentuak helaraziko zaizkio zordunari, horretarako dagozkion kopiak emango zaizkiola.

Errekerimendua eraginkorra izan dadin, exhortoa bidaliko da Amorebietako Bake Epaitegira.

Aurka egiteko era: epaitegi honetan aurkeztutako berraztertze errekurtsoaren bitartez; eta hala egiten bada ere, gauzatu egingo da erabakitakoa. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost eguneko epearen barruan, idatziz aurkeztu beharko da errekurtsoa, errekurtso-egilearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; eskakizun horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Forestal Orozko S.L. baltzuaren jaraunsle ezezagunei jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio dezan ematen dut idazki hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala