Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
2237

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio baten gainean burututako 1848/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: L2 1848/03 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Jose Alberto Alonso Gómez.

Demandatzailea: Lizney Adiela Cruz Larraondo.

Gaia: L04 adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedula horren testuak hau dio hitzez hitz:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zebakiko Epaitegia (Bizkaia).

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor epatzen den: Lizney Adiela Cruz Larraondo alderdi demandatu gisa.

Epatzearen xedea: demandari erantzuteko, alde demandatua den judizioan —aipatutakoan— agertzea.

Demandaren, erantsitako dokumentuen eta demanda onartzeko autoaren kopiak aurkezten dira.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: hogei egun balioduneko epean, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, auzi-ihesian zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 496 eta 497 artikuluak).

2.– Abokatu batek lagundurik eta prokuradore baten bitartez azaldu beharko da judizioan (PZLb-ko 750. artikulua).

3.– Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehen paragrafoa).

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren hogeita hirua.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2004-02-23ko Probidentziaren bitartez, ediktu hau epaitegiko iragarki oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, epatzea jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren hogeita hirua.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala