Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
2235

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatik desahuzioa egiteko eta errentak erreklamatzeako 720/03 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian eta Jesús Vallo Bermúdezek eskatuta, L2.720/03 hitzezko judizioa bideratu da Alfonso Valle Borreguero jaunaren, Keila Urbizu Caballero andrearen eta Elena Caballero González andrearen aurka, errentak ez ordaintzeagatik desahuzioa egiteko eta errentak erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

45/04 EPAIA

Barakaldon, 2004ko otsailaren 19an.

Nik, Javier Garcia Encinarrek, Barakaldoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, ikusi ditut desahuzio bat egiteko eta errentak erreklamatzeko ahozko deklarazio-judizioari dagozkion autoak, 720/2003 zenbakiaz erregistratu baitira. Autoak José María San Miguel Sánchez jaunak sustatu ditu Teresa Lapresa Villandiego prokuradoreak ordezkatuta eta María Flor Ortega Tocino letratuak defendatuta, Elena Caballero González andrearen, Keila Urbizu Caballero andrearen eta Alfonso Valle Borreguero jaunaren aurka, zeintzuk auzi-iheslari direla deklaratu den.

EPAITZA

Baietsi egin dut Teresa Lapresa Villandiego prokuradoreak ordezkatuta eta María Flor Ortega Tocino letratuak defendatuta José María San Miguel Sánchez jaunak aurkeztu duen demanda, Elena Caballero González andrearen, Keila Urbizu Caballero andrearen eta Alfonso Valle Borreguero jaunaren kontrakoak —demandatuak auzi-iheslari dira. Beraz,

A) Alderdien artean egindako hiri-errentamenduaren kontratua suntsitutzat deklaratzen dut, errentak eta errentei lotutako diru-zenbatekoak ez ordaintzeagatik. Etxebizitza: Travesía El Bullón, 1 zk., 3. B.

B) Etxebizitza uztera kondenatzen dut demandatua, eta ohartarazten diot etxetik botako dela baldin eta legez jarritako epearen barruan etxea uzten ez badu.

Demandatzailari lau mila seiehun eta hamabi euro eta hemeretzi zentimo (4.612,12 euro) ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua, hau da, Elena Caballero González, Keila Urbizu Caballero eta Alfonso Valle Borreguero; halaber, demanda jarri zen egunetik, hots, 2003ko uztailaren 17tik, epai hau eman arte sortutako legezko interesak ordaindu beharko dizkiote, bai eta zenbateko horri dagokionez, epai honen egunetik hasita epaia guztiz betetzen den arte sortzen diren legezko interesak ere, bi puntuz gehituta.

Prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut alde demandatua.

Aurka egiteko era: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bidez aurkeztu beharko da errekurtsoa, epaia jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtsoan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta aurkatzen diren erabakiak (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez ebatzi, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatuei, Alfonso Valle Borreguero jaunari, Keila Urbizu Caballero andreari eta Elena Caballero González andreari legez esandako moduan jakinarazteko egin eta sinatu dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta lauko martxoaren batean.


Azterketa dokumentala