Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2234

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 1043/03 zk.ko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia

Judizioa: L2 1043/03 Prozedura Arrunta.

Demandatzailea: Victoriano Martin Hernandez.

Demandatzailea: Financiera Vasca S.A.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedula horren testuak hau dio hitzez hitz:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor epatzen den: Financiera Vasca S.A., alderdi demandatua denez.

Helbidea: Kale Nagusia, 5- 48001- Bilbao (Bizkaia).

Epatzearen xedea: demandari erantzuteko, parte demandatu den judizioan —aipatutakoan— agertzea. Demandaren, erantsitako dokumentuen eta demanda onartzeko autoaren kopiak aurkezten dira.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: hogei egun balioduneko epean, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, auzi-ihesian zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 496 eta 497 artikuluak).

2.– Abokatu batek lagundurik eta prokuradore baten bitartez agertu beharko duzu judizioan (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

3.– Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehen paragrafoa).

Barakaldo (Bizkaia), 2004ko abenduaren 12a.

Parte demandatuaren —Financiera Vasca, S.A.— gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2004ko otsailaren 13ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epatze-eginbidea gauza dadin hain justu ere

Barakaldo, bi mila eta lauko otsailaren hamahirua.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala