Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2233

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 1038/02 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: L2/02 Prozedura Arrunta.

Demandatzailea: Ekan Trapagaran S.L.

Demandatzailea: Industrias Imar S.A.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:

22/04 EPAIA

Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren hamabian.

Begoña Merino Juez andreak, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko eta horko barrutiko magistratu-epaile den aldetik, ikusi ditu 1038/02 prozedura arruntari dagozkion autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari dagozkionak. Demandatzailea Ekan, S.L. sozietatea izan da, Susana Canduela Alba prokuradorea eta Antonio J. Rodriguez Esquerdo letratua dituela; demandatua, berriz, Industrias Imar, S.A. sozietatea, Jose Felix Basterrechea Aldana prokuradorea eta Erasmo Imbert Astier letratua dituela.

EPAITZA

Oso osorik ezetsi dut Canduela prokuradoreak Ekan S.L. sozietatearen izenean eta ordez aurketu duen demanda, Industrias Imar S.A. sozietatearen kontrakoa. Beraz, demandatua bere aurka egindako eskaera guztiez absolbitzen dut —demandan jasota daude eskaerak. Alde demandatuari ezartzen zaizkio prozesuko kostuak.

Aurka egiteko era: apelazio errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta aurkatzen diren erabakiak (PZLb 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatutzen dut.

Alberto Rodriguez Sanz jauna, Ekan, S.L. sozietatearen izenean eta ordez baitihardu, non dagoen edo non bizi den ez dakigunez gero, epaileak, 2004ko martxoaren 18an emandako probidentzia batez, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta lauko martxoaren hamazortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala