Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2232

<P ALIGN="JUSTIFY">EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 440/02 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa)

Judizioa: L2.440/02 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Accor Hoteles España S.A.

Abokatua: Juan J. Rodriguez.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Demandatua: Tony Petrus Van de Voorde eta Getaria Txokolateak S.A.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2004ko otsailaren 19an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egin dut Echaniz prokuradoreak Accor Hoteles España, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Getaria Txokolateak, S.L. sozietatearen eta Tony Petrus Van de Voorde jaunaren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari hiru mila berrehun eta berrogeita bat euro eta hirurogei zentimo (3.241,60 euro) modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak; halaber, 2002ko ekainaren 20tik epai honen egunera arte sortutako legezko interesak ordaindu beharko dituzte, bi puntuz gehituta. Horrezaz gain, prozesuan sortutako gastuak ordaindu beharko dituzte.

Demandatuak, Tony Petrus Van de Voorde jaunak eta Getaria Txokolateak S.L. sozietateak, egun helbidea non duten ez dakigunez, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta aurkatzen diren erabakiak (PZLren 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta lauko martxoaren hogeita bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala