Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
2231

<P ALIGN="JUSTIFY">EDIKTUA, munta txikiko kopuru baten gaineko 876/02 zk.ko apelazio errekurtsotik datorrena.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa

Errekurtsoa: 876/02 munta txikiko errek.

Errekurtso-egilea: Eusebia Eguiazu Leceta.

Abokatua: Mentxaka Llona Miren.

Prokuradorea: Pedro Maria Santín Diez.

Errekurritua: Eugenio Gorostiza Ibarguen eta Francisco Barranco Alvarez.

Gaia: munta txikia.

Aipatu errekurtsoan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

"Erroilu honen jatorria ere baden 1/01 zk.ko Munta Txikiko Judizioaren Autoetan, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zk.ko Epaitegiak 2002ko ekainaren 26an emandako Epairen kontra, Eusebia Eguiazu Lecetak aurkeztutako demanda gaitzetsi egiten dugu; eta hala egin behar-eta berretsi egiten dugu aipatu ebazpena, errekurtsoaren kostuak apelatzaileari ezarriaz."

Demandatu/apelatuak diren Francisco Barranco Alvarezen jaraunsle ezezagunen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao, bi mila eta lauko otsailaren hogeita bosta.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala