
79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
2230
<P ALIGN="JUSTIFY">EDIKTUA, munta txikiko judizio baten gainean bideratutako 310/02 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 5. Sekzioa
Errekurtsoa: 310/02 munta txikiko errekurtsoa.
Errekurtso-egilea: Jesus Fraile Saldaña.
Abokatua: Perez Grijelmo, Jose Antonio.
Prokuradorea: Aranzazu Alegria Guereñu.
Errekurritua: Jose Luis del Barrio Seoane, Luis Maria Contreras Puente, Erpo Agua y Gas S.A. eta Asturfluid S.L.
Gaia: C02 Munta txikia.
Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:
Baietsi egin dut Jesus Fraile Saldaña jaunaren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2001eko otsailaren 9an 1999ko 719 munta txikiko deklarazio-judizioaren gainean hartutako epaiaren kontrakoa (judizio horren ondorio da erroilu hau). Beraz, ebazpen hori zati batean errebokatu egin behar da, eta hala egiten dugu, eta ondorioz, Jesus Fraile Saldaña kodemandatua bere aurka egindako eskaera guztiez absolbitzen dugu, eta ebazpeneko gainerako erabakiak, baldin eta epai honen kontrakoak ez badira, bere horretan uzten ditugu. Bestalde, auzi-jartzaileari ezartzen dizkiogu Jesus Fraile Saldaña kodemantatuari dagokionez lehen auzialdian sortutako kostuak. Gora jotze honetan sortutako kostuak, berriz, ez ditugu berariaz ezarriko.
Demandatuak, Jose Luis del Barrio Seoanek, egun helbidea non duen ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.
Bilbon, bi mila eta lauko martxoaren hamazotzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS