Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
2227

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 24koa, Osasun sailburuordearena, 2003ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko dena.

Osasun sailburuak 2003ko ekainaren 3an emandako Aginduaren bitartez (2003ko uztailaren 3ko EHAA), osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.

Osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak eman dira 2004ko urtarrilaren 13ko ebazpenaren bitartez (otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Ebazpen horretan transkripzio-akatsa dagoela ikusi da, eta, horren ondorioz, diruz lagundutako hiru ikerketa-proiektu ez daude jasota; hutsa zuzentzeko, hiru horiek hemen jasota daude orain.

EBATZI DUT:

Lehena.– 2004ko urtarrilaren 13ko ebazpenaren bidez osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako eman diren diru-laguntzen zerrenda osatuko da, eta honako proiektu hauek ere finantzatuko dira:

IZENA	ERAKUNDEA	IZENBURUA	EMANDAKO KOPURUA

	

CANUT BLASCO	Santiago Ospitalea.	Ospitale barneko bakterioen erresistentzia-joerak, 	12.880

Andrés		ereduak eta aurreikuspenak, antimikrobianoen

		kontsumoaren arabera.

		

ITURRIOZ ROSELL,	M F C Gipuzkoako	Jardun fisikoa sustatzeko programa komunitarioa 	9.080	

Pedro	Irakaskuntza Unitatea	ezartzeak duen eragingarritasuna.

LOMA-OSORIO	Txagorritxu Ospitalea	Klinikako jardun-jarraibideak aplikatzeko eta 	18.780

MONTES, Ángel		"sindrome koronario akutua" izeneko prozedura

		kudeatzeko informatika-tresna berri bat ezartzeari

		buruzko ikerketa multizentrikoa.		

Bigarrena.– Honako ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez lezakete Osasun sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horrez gainera, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil lezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 24a.

Osasun sailburuordea,

RAFAEL CERDÁN ARANDIA.


Azterketa dokumentala