Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2225

EBAZPENA, 2004ko apirilaren 21ekoa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena. Honen bitartez, 2004ko ekitaldirako laguntzen deialdia argitaratzen da, ADEFIN programa garatzen duen 2003ko maiatzaren 30eko Aginduak (industriako enpresa ertain eta txikien finantza-egitura moldatzeko laguntzena) ezarritako esparruaren barruan.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 30eko Aginduan garatuta dago ADEFIN programa, industriako enpresa ertain eta txikien finantza-egitura moldatzeko laguntzena.

Laguntzok emateko kredituak luzapen erregimenari atxiki behar zaizkie, hain zuzen, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko lege-manuen bateratutako testuaren IX. tituluak finkatutako luzapen erregimena.

Agindu horretako 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz, egoki da han ezarritako laguntzetarako 2004ko ekitaldiko deialdia egitea, beharrezko arauak emanez.

Horregatik guztiagatik, Agindu horretako 14. artikuluan emandako ahalmenaz baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea

Ebazpen honen xede da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 30eko Aginduan xedatutako laguntzen 2004ko ekitaldirako deialdia egitea. Agindu horren bidez, aurten egiten diren jardueretarako, industriako enpresa ertain eta txikien finantza-egitura moldatzeko laguntzen ADEFIN programa garatu da.

Xede horretara, guztira, 450.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituan ageri denez.

Deialdi honen barruan eskainiko diren laguntzen guztizko zenbatekoak ezingo du gainditu artikulu honetan ezarritako kopurua, ez eta artikulua eguneratzean ezartzen dena ere, indarrean dagoen legedian xedatutako kreditu-loturaren araudiari nahiz aurrekontuak aldatzeko araudiari jarraikiz. Ez da bidezkoa izango, beraz, kopuru hori agortzean laguntza gehiago eskaintzea; hala, bada, une horretatik aurrera, bertan behera geratuko da xedapen honen eragina. Bi egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri zabalduko da, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen ebazpenaren bidez.

2. artikulua.– Betekizunak

1.– 2003ko maiatzaren 30eko Aginduan (industriako enpresa ertain eta txikien finantza-egitura moldatzeko laguntzen ADEFIN programa arautzen duena) araututako laguntzak jaso ahal izateko, onuradun izan beharko dute eskatzaileek, agindu horretako 4. artikuluan ezarritakoarekin bat.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea

1.– Ebazpen honen eranskinean ageri diren erakunde laguntzaileek zehaztutako sukurtsaletan eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde bulegoetan egongo dira eskuragarri eskabide eredua eta formularioak; bai eta Interneten ere, <www.eragintza.net> helbidean.

2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak, betiere, honako toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: erakunde laguntzaileek zehaztutako sukurtsaletan; Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan; edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan.

3.– Eskabideak aurkezteko epea, baldin horretarako ezarritako kreditua lehenago bukatu ez bada, 2004ko ekainaren 15ean amaituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean deialdi-ebazpen hau.

Bigarrena: Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 21a.

Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,

JOSE IGNACIO TELLETXEA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

KUTXAK

GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA

BILBAO BIZKAIA KUTXA

CAJA VITAL KUTXA

LA CAIXA

KREDITU KOOPERATIBAK

EUSKADIKO KUTXA

BANKUAK

BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA

BANCO SANTANDER CENTRAL HISPANO

BANCO GUIPUZCOANO

BANCO DE VITORIA

BANCO DE VASCONIA

BANCO POPULAR


Azterketa dokumentala