
79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2224
EBAZPENA, 2004ko apirilaren 21ekoa, Turismo sailburuordearena; honen bidez, jendaurrean argitaratzen da 2004ko ekitaldirako deialdia, 2003ko ekainaren 4ko Aginduan ezarritakoari jarraituz laguntzak ematekoa, agindu horrek garatzen baitu turismo-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 4ko Aginduak (ekainaren 4ko EHAA, 125 zk.) industria arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programa arautzen du.
Aipatutako diru-laguntzak helburu dituzten kredituek indarrean dauden legezko xedapenen testu bateginaren IX. tituluan ezarritako luzapen erregimenak dioenari jarraitu beharko diote. Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskadiko Diruegitasmoen Jaurpideari buruzko xedapenak dira horiek.
Aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2004ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.
Horrenbestez, aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Esan dugunez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 4ko Aginduak turismo-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa garatu zuen, eta, hain zuzen ere, aurten egingo diren inbertsioetan laguntza eman nahian, 2004ko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea, horixe da ebazpen honen xedea.
Helburu hori betetzearren, guztira, 400.000 euro zuzenduko dira horretara Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.
Deialdi honi lotuta, gehienez jota eta guztira emango den diru-laguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Turismo sailburuordearen ebazpenaren bidez.
2. artikulua.– Betekizunak.
1.– Eskabidea egin nahi dutenek erakunde onuradunaren izaera izan beharko dute 2003ko ekainaren 4ko Aginduan iragarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, betiere, aipatutako agindu horretako 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, agindu horren bidez arautu baitzen turismo-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa.
3. artikulua.– Eskabideak eta epea.
1.– Eskabidearen eredua eta formularioak erakunde laguntzaileek adierazitako sukurtsaletan eskuratu ahal izango dira (ebazpen honen eranskinean agertzen dira), edo, bestela, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan ere bai. Interneteko helbide honetan ere aurkitu ahal izango dira agiriok: www.eragintza.net.
2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak erakunde laguntzaileek izendatutako sukurtsaletan aurkeztu behar dira, edo Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritako lekuetarik edozeinetan.
3.– Eskabideak aurkezteko epea, hasi, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, amaitu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2004ko uztailaren 5ean amaituko da.
AZKEN XEDAPENAK
Bigarrena.– Deialdi ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 21a.
Turismo sailburuordea,
KORO GARMENDIA GALBETE.
ERANSKINA
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
KUTXAK
GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA
BILBAO BIZKAIA KUTXA
CAJA VITAL KUTXA
KREDITU KOOPERATIBAK
EUSKADIKO KUTXA
BANKUAK
BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA
BANCO SANTANDER CENTRAL HISPANO
BANCO GUIZPUZCOANO
BANCO DE VITORIA
BANCO DE VASCONIA
BANCO POPULAR
LA CAIXA
RSS