
79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2223
EBAZPENA, 2004ko apirilaren 7koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena; honen bidez, 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, 2004ko ekitaldirako laguntzak emateko jendaurrean deialdia argitaratzen duena; izan ere, aipatutako agindu horrek garatzen du industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduak industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programa garatzen du.
Aipatutako diru-laguntzak helburu dituzten kredituek indarrean dauden legezko xedapenen testu bateginaren IX. tituluan ezarritako luzapen erregimenak dioenari jarraitu beharko diote. Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskadiko Diruegitasmoen Jaurpideari buruzko xedapenak dira horiek.
Aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2004ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.
Horrenbestez, aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Esan dugunez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduak industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa arautu zuen, eta, hain zuzen ere, aurten egingo diren inbertsioetan laguntza eman nahian, 2004ko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea, horixe da ebazpen honen xedea.
Helburu hori betetzearren, guztira, 6.010.120,00 euro zuzenduko dira horretara Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.
Deialdi honi lotuta, gehienez jota eta guztira emango den diru-laguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen ebazpenaren bidez.
2. artikulua.– Betekizunak.
1.– Eskabidea egin nahi dutenek erakunde onuradunaren izaera izan beharko dute 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan iragarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, betiere, aipatutako agindu horretako 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, agindu horren bidez arautu baitzen industria arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa.
3. artikulua.– Eskabideak eta epea.
1.– Eskabidearen eredua eta formularioak erakunde laguntzaileetan eskuratu ahal izango dira (ebazpen honen eranskinean agertzen direnak), edo, bestela, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan. Interneteko helbide honetan ere aurkitu ahal izango dira agiriok: www.eragintza.net.
2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak aipatu erakunde laguntzaileetan edo Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan aurkeztu behar dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritako lekuetarik edozeinetan.
3.– Eskabideak aurkezteko epea, bukatu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2004ko ekainaren 15ean bukatuko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizikoa.– Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 7a.
Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,
JOSE IGNACIO TELLETXEA FERNANDEZ.
ERANSKINA
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
KUTXAK
GIPUZKOA DONOSTIA KUTXA
BILBAO BIZKAIA KUTXA
CAJA VITAL KUTXA
LA CAIXA
KREDITU KOOPERATIBAK
EUSKADIKO KUTXA
BANKUAK
BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA
BANCO SANTANDER CENTRAL HISPANO
BANCO GUIZPUZCOANO
BANCO DE VITORIA
BANCO DE VASCONIA
BANCO POPULAR
RSS