
79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2222
EBAZPENA, 2004ko apirilaren 21ekoa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearena; honen bidez, jendaurrean argitaratzen da 2004ko ekitaldirako deialdia, 2003ko ekainaren 4ko Aginduan ezarritakoari jarraituz laguntzak ematekoa, agindu horrek garatzen baitu merkataritzako banaketa-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 4ko Aginduak merkataritzako banaketa-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa garatzen du.
Aipatutako diru-laguntzak helburu dituzten kredituek indarrean dauden legezko xedapenen testu bateginaren IX. tituluan ezarritako luzapen erregimenak dioenari jarraitu beharko diote. Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskadiko Diruegitasmoen Jaurpideari buruzko xedapenak dira horiek.
Aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2004ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.
Horrenbestez, aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Esan dugunez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 4ko Aginduak merkataritzako banaketa-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa arautu zuen, eta, hain zuzen ere, aurten egingo diren inbertsioetan laguntza eman nahian, 2003ko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea, horixe da ebazpen honen xedea.
Helburu hori betetzearren, guztira, 1.900.000,00 euro zuzenduko dira horretara Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.
Deialdi honi lotuta, gehienez jota eta guztira emango den diru-laguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearen ebazpenaren bidez.
2. artikulua.– Betekizunak.
1.– Eskabidea egin nahi dutenek onuradun-izaera izan beharko dute 2003ko ekainaren 4ko Aginduan iragarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, betiere, aipatutako agindu horretako 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, agindu horren bidez garatu baitzen merkataritzako banaketa-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko AFI Programa.
3. artikulua.– Eskabideak eta epea.
1.– Eskabidearen eredua eta formularioak erakunde laguntzaileek adierazitako sukurtsaletan eskuratu ahal izango dira (ebazpen honen eranskinean agertzen dira), edo, bestela, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan ere bai. Interneteko helbide honetan ere aurkitu ahal izango dira agiriok: www.eragintza.net.
2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak erakunde laguntzaileek izendatutako sukurtsaletan aurkeztu behar dira, edo Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritako lekuetarik edozeinetan.
3.– Eskabideak aurkezteko epea, amaitu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2004ko ekainaren 15ean amaituko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehendabizikoa.– Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 1a.
Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea,
RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.
RSS