Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2219

AGINDUA, 2004ko apirilaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxeen arteko binakako loturak (IKABIL) sustatzeko, 2003ko ekitaldirako egin laguntza deialdia 2004ko ekitaldian aplikatzeko egokitzen duena.

1/1994ko Dekretu Legegileak, irailaren 27koak, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko lege-xedapenen Testu Bategina zehaztu zuen. Dekretu horren IX atalean zehaztutakoaren babesean, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua xedatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Dekretuan zehaztutakoaren arabera, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomo guztiek 2004ko ekitaldian aplikatzeko beharrezko diren betebehar, baldintza eta epeak egokitu ahal izango dituzte.

2003ko ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko martxoaren 26ko aginduaren bidez (2003ko apirilaren 10eko EHAA) deialdia egin zen, IKABIL programan parte hartu nahi zuten ikastetxeentzat dirulaguntzak arautzeko. Hori dela eta, beharrezko diren betebehar eta epeak egokitu behar dira, 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

"Ikastetxeen arteko binakako loturak (IKABIL)" deialdian parte hartu nahi duen ikastetxeak 2004ko ekainaren 11 arte izango du eskabidea aurkezteko epea. Trukakiderik ez, eta parte hartu nahi duenak, bestalde, maiatzaren 11 du interesatuen zerrenda bidaltzeko epe muga.

2. artikulua.– Eskabideak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duen ikastetxeak Agindu honen eranskin gisa ageri den eredua erabiliko du. Orri eredua igorri beharko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzura, edo Administrazio eta Prozedura legeak finkatutako beste edozein bide erabili.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdi hau aurrera ateratzeko 38.000,00 euro erabiliko dira 2004ko ekitaldian Aurrekontu Orokorretan horretarako zehaztutakoaren kontura.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Oinarri-arauek jardupide kontuan begiz jo gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena.– Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hirugarrena.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak deialdi hau mamitzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Laugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Gasteiz, 2004ko apirilaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

	ESKABIDE ORRIA	2004-2005ko IKABIL

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena: 	 Herria:................................... Tf.:		Ikastetxearen kodea n n n n n n

Gaiaren arduradunaren izen-abizenak: 			Ikastetxe publikoa n Ikastetxe pribatua n

Lotura ikasturterako ikastetxeko planean sartua/sartzekoa? Bai n Ez n

Ikastetxea gizarte egoera ahulekoa da? Ez n Bai n Zehaztu: 	

	

GURE TALDE(AR)EN DATUAK (2003-2004 ikasturtean)	 TRUKEKIDE(AR)EN DATUAK (2003-2004 ikasturtean)

	Maila/	Eredua	Ikasle-	Kanpoan 	Zenbat	 Arduradunaren izen-abizenak	Herria	Ikastetxearen	Tf.	Arduradunaren	Maila/

	gela		kopu-	egoteko	egun			izena	 	izen-abizenak	gela

			rua	datak

AURREKONTUA Gure talde(ar)en joan-etorri gastuak, trukekideari eskainiko dizkiogun ekintzak, irteerak, bisitak...

Zer		Zehaztu		Zenbat

			

			

			

			

		GURE IKABIL-EKO GASTUAK GUZTIRA

	Zuzendariaren	Ikastetxearen	Arduradunaren

	sinadura	zigilua	sinadura

........................(e)n, 2004ko.................aren.......(e)an
IKABIL LOTURAREN PROGRAMA

1.– Aurrelanak. Lotura honela prestatu dugu:

1.1 Harremanei dagokienean (irakasleen arteko/ikastetxeko bilerak, ikasleen arteko eskutitzak, gurasoekiko bilerak/enfokea, gurasoentzako gutunak/baimen eskeak...)

	

	

	

1.2 Ikasleen motibazioari eta kokatze lanari dagokienean (euskalkien desberdintasunaz ohartarazi / Euskalkiz euskalki eta tankerako kaseteak entzutera eman, "estandarra /euskalkiak noiz-norako" gogoeta eta ideiak argitzen joatea...)

	

	

	

2.– Helburuak.

	

	

	

2003-2004 ikasturtean bereziki helburu honetan ezarriko ditugu indarrak

	

	

3.– Trukekideari eskainiko dizkiogun ekintzak, irteerak, bisitak... (ikasle koskortuen kasuan antolamenduan izan duten lekua...)

	

	

	

4.– Loturaren jarraipena. Nola ikusten duzue lotura finkatu eta gerora egonkor egitea:

	

	

5.–Ezagutzen duzu "IKABIL loturetarako laguntza materiala" argitalpena? Bai n Ez n

Erabili duzu plana osatzeko? Bai n Ez n (*)

Oharra: Eskabide orri honi erantsita bidal daitezke komenigarri jo daitezen agiriak.

(*) Materialaren berri ez baduzu, jo zure Berritzeguneko Hizkuntz Normalkuntzako Teknikariarengana. Materiala euskarri informatikoan ere eskuragarri dago.

II. ERANSKINA

INTERESATUEN	2004-2005eko

ZERRENDA	IKABIL

OSATZEKO ORRIA	(Ikastetxeen Arteko

	Binakako Loturak)

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena: 	 Ikastetxearen kodea n n n n n n

Helbidea: 	 Tf ..................................

P.Kodea: ............................ Herria: 	 Lurraldea:............................

Gaiaren arduradunaren izen-abizenak: 	

–Ez d(it)ugu aurkitua(k) lotura egiteko ikastetxea(k) Beraz, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalak aurtengo zerrenda osa dezan eskaintzen dugu gure ikastetxea honako gure talde honekin/hauekin, trukea egiteko ikastetxea(k) bilatze aldera:

GURE TALDE(AR)EN DATUAK (2003-2004 ikasturtean)

	Maila/gela	Ikasle-kop.	Eredua	Arduradunaren izen-abizenak

– Trukekidea oraindik aurkitu gabe duten ikastetxe edo taldeek soilik bete behar dute orri hau. Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko NOLEGA atalak loturak egiteko interesa duten ikastetxe edo taldeen zerrenda osatuko du eta berehala interesa agertu duten ikastetxe guztiei helaraziko. Zerrenda horretan agertu nahi dutenek bakarrik bete behar dute, beraz, orri hau. Bete ondoren, maiatzaren 11rako honako helbide honetara bidali behar da:

EUSKO JAURLARITZA (Hezkuntza)
Euskara Zerbitzua (IKABIL)
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 GASTEIZ

	Zuzendariaren		Arduradunaren

	sinadura		sinadura

		Ikastetxearen

		Zigilua

......................(e)n, 2004ko

Azterketa dokumentala