
79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2217
EBAZPENA, 2004ko martxoaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2004ko otsailaren 10ean emandako Ebazpeneko (martxoaren 4ko EHAAren 44 zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzako Goi-kargudunaren idazkari Rosario Bengoetxea Larena andrea izendatzea. Kodea: 2372, dotazioa 1, maila 18.
Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 29a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.
RSS