
79. zk., 2004ko apirilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
2216
AGINDUA, 2004ko apirilaren 5ekoa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, ikaraio arrunta gaitzaren kasua ofizialki bukatutzat emateko dena.
Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2003ko abenduaren 12ko Agindu bidez Eskoriatzako (Gipuzkoako Lurralde Historikoa) ardi-aziendaren ustiategi batean ikaraio arrunta gaixotasunaren gune bat bazegoelako deklaratu zen ofizialki (EHAA, 249 zk., 2003ko abenduaren 22koa). Horiek horrela, martxan jarri ziren azaroaren 27ko 329/2001 Dekretuan jasotako neurriak, jateko animalien entzefalopatia espongiforme kutsakorrak aurreikusi, zaindu eta kontrolatzeko.
Kontuan hartuta Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duela gaitzaren kasua ofizialki bukatutzat eman duela, eta, irailaren 24ko 507/1991 Dekretuan —aitortu beharreko abere-gaixotasunei beta horien jakinarazpena egiteko arauei buruzkoan— nahiz ezargarri diren gainerako arauetan agindutakoarekin bat, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Eskoriatzako (Gipuzkoako Lurralde Historikoa) ikaraio arrunta gaixotasunaren kasua ofizialki bukatutzat deklaratzea.
Bigarrena.– Deklarazio horren berri ematea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, foru-aldundiei eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.
Hirugarrena.– Jateko animalien entzefalopatia espongiforme kutsakorrak aurreikusi, zaindu eta kontrolatzeko neurrien azaroaren 27ko 329/2001 Dekretuaren itzalpean abiarazitako abere-osasun neurriak bertan behera uzteko agintzea Euskal Autonomia Erkidegoko Albaitaritza Zerbitzu Ofizialei.
Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek bere berri izan dezaten.
Bosgarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hilabeteko epean, Agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 5a.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
RSS