Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2155

LEHIAKETA. Iragarkia, Laida hondartzako duna-ekosistema erabat leheneratzeko zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena.(18A/04).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 18A/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Laida hondartzako duna-ekosistema erabat leheneratzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Laida hondartza (Ibarrangelu-Bizkaia), Urdaibai Biosfera Erreserba. Komunikazio-kanpaina Ibarrangelu eta bere inguruko udalerrietara hedatuko da.

d) Gauzatzeko epea: 7 hilabete, kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: ehun eta berrogeita hamaika mila eta bostehun (151.554) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Erakundea: Biodibertsitatearen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, Lakua 2, 2. solairua 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010, Araba, Espainia.

d) Telefonoa: 945 01 95 42.

e) Faxa: 945 01 95 40.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004/05/03.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria)

Taldea: O)	Azpitaldea: 6	Kategoria: B	

b) Kaudimena finantzarioa eta ekonomikoa; eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2004ko maiatzaren 10eko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztuta daude.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Erregistro Orokorra.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II - 2. solairua.

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienez eta gutxienez):

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

d) Eguna: 2004ko maiatzaren 17a.

e) Ordua: 11:30

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamalau zentimo (375,54).

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak jasotzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala