Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2151

<DIR> <P ALIGN="JUSTIFY">LEHIAKETA. Iragarkia, "Vitoria-Gasteizen tranbia eraikitzeko proiektuaren idazkuntza" helburutzat duen laguntza- eta aholkularitza-kontratu administratiboa esleitzeko dena. (Esp.: KBN C02/9/2004). <P ALIGN="JUSTIFY"> <P ALIGN="JUSTIFY">&nbsp;

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/9/2004

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Vitoria-Gasteizen tranbia eraikitzeko proiektuaren idazkuntza. Lehen fasea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Oinarri teknikoen pleguan ezarritako moduan.

d) Gauzatzeko epea: 8 hilabeteko epea ematen da, kontratua egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira:

bederatziehun mila euro. (900.000 euro)

5.– Behin-behineko fidantza.

Hamazortzi mila euro. (18.000 euro)

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: IMEBISA

b) Helbidea: Atxuri kalea, 10-1.

c) Herria eta posta-kodea: 48006 Bilbao.

d) Telefonoa: 944 32 90 80

e) Faxa: 944 32 91 89

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko maiatzaren 21a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldea eta kategoria)

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Azken hiru urteetan enpresak egindako negozioen guztizkoen eta lan edo zerbitzuen gaineko deklarazioa, urteko gutxienekoa 1.300.000 euro delarik.

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz, eta betiere guzti horiek egiaztatzeko agiriak erantsiaz.

– Enpresariak kontratua gauzatzeko dituen material, instalazio eta ekipo teknikoari buruzko aitorpena.

– Taldeko kideen izenen zerrenda, eta taldeko kide garrantzitsuen curriculum vitae-ak (gutxienik, erdi mailako eta goi mailako teknikarienak), beti ere gutxienez urte bateko esperientziarekin proiektuak idazten duten esperientzia egiaztatuaz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2004ko maiatzaren 24a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztuta daude.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, beheko solairua.

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienez eta gutxienez):

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, beheko solairua.

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2004ko ekainaren 1a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak:

esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

2004ko apirilaren 1a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak jasotzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 1a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala