Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
2149

EDIKTUA, 362/03 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: L2.362/03 Prozedura Arrunta.

Demandatzailea: Manuel Otiñano Expósito, María Jesús Otiñano Expósito, Juana Urbina Zuberogoitia, Matilde Otiñano Expósito, Pedro Juan Otiñano Urbina eta Carlos Otiñano Urbina.

Abokatua: Moreno Lombardero, Juan Miguel, Moreno Lombardero Juan Miguel, Moreno Lombardero, Juan Miguel, Moreno Lombardero, Juan Miguel, Moreno Lombardero, Juan Miguel eta Moreno Lombardero, Juan Miguel.

Prokuradorea: Marta Lezaola Ruiz, Marta Lezaola Ruiz, Marta Lezaola Ruiz, Marta Lezaola Ruiz, Marta Lezaola Ruiz eta Marta Lezaola Ruiz.

Demandatua: Félix Sáenz de Santamaría Roldán eta Zoa Requejo Iglesias.

Gaia: N01 judizio arrunta.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

Marta Lezaola Ruiz Prokuradoreak Manuel Otiñano Expósito, María Jesús Otiñano Expósito, Matilde Otiñano Expósito, Juana Urbina Zuberogoitia, Pedro Juan Otiñano Urbina eta Carlos Otiñano Urbinaren ordez, eta haien izenean, Félix Sáenz de Santamaría Roldán, eta Zoa Requejo Iglesiasen aurka, edo haiek hilda badaude ezezagunak diren jaraunsle ezezagunen aurka, aurkeztutako demanda baietsi da, eta beraz, deklaratu behar dut eta deklaratzen dut Bilboko Cantalojas kalea 4, 4. ezkerrean dagoen etxebizitzaren —945. liburukia, 631. liburua— zatitu gabeko laurden baten jabetza osoa Manuel, María Jesús eta Matilde Otiñano Expósito anai-arrebena dela; etxebizitzaren zatitu gabeko laurden baten gozamen biziartekoa Juana Urbina Zuberogoitiarena dela; eta Pedro Juan eta Carlos Otiñano Urbina anaiei etxebizitzaren zatitu gabeko zortziren bat dagokie, jabetza soila, Bilboko Jabetzaren Erregistroan inskribatzea erabaki dena. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Felix Sáenz de Santamaría Roldán eta Zoa Requejo Iglesias demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta aurkatzen diren erabakiak (PZLren 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren bederatzia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala