Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
2148

<P ALIGN="JUSTIFY">EDIKTUA, 209/03 munta txikiko judizioaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa

Errekurtsoa: munta txikiko 209/03 errekurtsoa.

Errekurtso-egilea: Eugenio Gorostiza Ibarguen.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Abokatua: Miguel Angel Nistal Curto.

Errekurritua: Eusebia Eguiazu Leceta.

Prokuradorea: Pedro Maria Santín Diez.

Abokatua: Miren Mentxaka Llona.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak hitzezko judizioko 11/01 zenbakiko autoetan, munta txikikoa, 2002ko azaroaren 5ean emandako epaiaren aurka Eugenio Gorostiza Ibarguen jaunaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako apelazio errekurtsoa ezesten dugunez, berretsi egin behar dugu eta berresten dugu aipatutako ebazpena, gora jotzeko errekurtso honen kostuak alderdi apelatzaileari ezarriz.

Ebazpena irmoa denean, autoak bidal bitez euren jatorriko epaitegira, ebazpen honen hitzez hitzeko ziurtagiriarekin, ezagutua izan dadin eta betearazi dadin.

Epai honi dagokion erroiluari lekukotasuna batuko zaio. Eta, bestalde, epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu.

Jakinarazten da epai honen aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, Auzitegi Goreneko Zibilaren Salaren aurrean kasazio-errekurtsoa izan ezik, beti ere kazazio interesa egiaztatzen bada (PZLb-aren 477.3, 481.3 eta 481.2 artikuluak). Hori izango balitz kasua aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahalko litzateke prozesuan arau-haustea egon delako, sala berean (PZLb-aren azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtso horiek, bata zein bestea, idatziz aurkeztu beharko dira epaitegi honetan bost eguneko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik kontatua (PZL—aren 470 eta 479 artikuluak).

Demandatu-apelatuak diren Francisco Barrando Alvarezen jaraunspen jasogabeen edo jaraunsle ezezagunen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao, bi mila eta lauko otsailaren hamazazpia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala