Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2143

EBAZPENA, 2004ko apirilaren 6koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena; beraren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko baimena ematea eta berari dagokion finantzaketa arautzen duen 2002ko abenduaren 10eko Aginduan ezarritako laguntzen 2004-2005 ikasturteko deialdia egiten da.

2002ko abenduaren 10eko Aginduak (EHAA, 2002ko abenduaren 27koa) Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko baimena ematea eta berari dagokion finantzaketa arautu zuen. Halaber, agindu horren zenbait alderdi 2003ko uztailaren 29 ko Aginduak aldatu zituen (EHAA, 2003ko abuztuaren 21ekoa).

Agindu horren 1.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntzak emateko deialdia urtero egingo da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Ondorioz, Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen testu bateginaren 128.b artikuluak jasotzen dituen aurreikuspenei atxikita (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretua), hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko baimena ematea eta berari dagokion finantzaketa arautzen duen 2002ko abenduaren 10eko Aginduan (EHAA, 2002ko abenduaren 27koa) ezarritako laguntzen 2004-2005 ikasturteko deialdia egitea.

2. artikulua.– EAEn Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko ofizialki baimenduta dauden ikastetxe publiko eta itundutako ikastetxe guztiek hartu ahal dute parte. Lanbide Heziketako heziketa-ziklo horiek azaroaren 22ko 447/1994 Dekretuan eta apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuan araututa daude. Lehen Dekretuak Lanbide Heziketako irakaskuntzaren antolamendu orokorra eta tituluei buruzko gidalerroak ezarri zituen; eta bigarren Dekretuak, berriz, Batxilergoaren eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren arautegia, eta dagozkien tituluei buruzko gidalerroak zehaztu zituen.

3. artikulua.– 1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko baimena ematea eta berari dagokion finantzaketa arautzen duen 2002ko abenduaren 10eko Aginduaren (EHAA, 2002ko abenduaren 27koa) I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ageri den ereduari lotu behar zaizkio.

2.– Agiriak Hezkuntzako ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako bulegoetako batean aurkez daitezke.

3.– Diru-laguntzaren eskabidea oso-osorik betetzen ez bada edo eskabidearekin batera 2002ko abenduaren 10eko Aginduaren 6. artikuluan aipatutako agiri guztiak aurkezten ez badira, eskatzaileari hamar eguneko epean eskabidea osatzeko edo falta diren agiriak aurkezteko eskatuko zaio; halaber jakinaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Administrazioak eskaerari buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. eta 42.1. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

4. artikulua.– 2004-2005 ikasturteko laguntzak finantzatzeko milioi bat zazpi mila bostehun eta hirurogeita hamar (1.007.570,00) euro izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrean horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko baimena ematea eta berari dagokion finantzaketa arautzen duen 2002ko abenduaren 10eko Aginduaren (EHAA, 2002ko abenduaren 27koa) 25. artikuluan ezarritakoaren arabera gehitu ahal izango da.

5. artikulua.– Deialdiko laguntzak eskatzeko eta emateko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko baimena ematea eta berari dagokion finantzaketa arautzen duen 2002ko abenduaren 10eko Aginduan (EHAA, 2002ko abenduaren 27koa) ezarritakoak dira.

6. artikulua.– Ebazpen honetan ezarritako prozedurak sei hilabete iraungo du gehienez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari; horretarako hilabeteko epea egongo da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 6a.

Lanbide Heziketa eta Etengabeko				Ikaskuntzako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.


Azterketa dokumentala