Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2142

AGINDUA, 2004ko apirilaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzetara (EIMA IVra) dei egiten duen Agindua egokitu egiten da, 2004an aplikatu ahal izateko.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak –Euskadiko aurrekontuen erregimenari buruzko indarreko xedapenen testu bateratua onartzen duenak– IX. Tituluan ezarritakoaren ildotik abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua argitara eman zen. Dekretu haren indarrez luzatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia. Luzapen horren ondorioz Eusko Jaurlaritzak, bere Sailek eta dagozkien erakunde autonomiadunek aurrekontuen epeak eta baldintzak egokitu ahal izango dituzte, 2004. urtean aplikatu ahal izateko.

2003ko ekitaldian, unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzetara (EIMA IVera) dei egiten zuen Agindua eman zen (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko martxoaren 12ko Agindua). Agindu hori 2003ko apirilaren 10eko EHAAn, 72. zenbakian, argitaratu zen. Horiek horrela, bidezkoa da Agindu horren epeak eta baldintzak egokitzea.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzetara (EIMA IV) dei egiten zuen 2003ko martxoaren 12ko Aginduan ezarritako laguntzak jasotzeko eskabideak 2004. ekitaldian aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

2. artikulua.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta bestelako agiriak.

Agindu honetan zehazten diren laguntzen eskatzaileek Agindu honen I. eranskineko eskabideak bete beharko dituzte eta 2003ko martxoaren 12ko Aginduan adierazten diren agiriak dituztela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuko EIMA programara bidali beharko dituzte dokumentu horiek: bertara zuzenean, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako edozein modutan aurkeztu ahalko dituzte eskabideok.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honen diru-laguntzetarako berrehun eta berrogeita hamazazpi mila eta bostehun eta hogeita bi (257.522) euroko zenbatekoa emango da 2004ko ekitaldian, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.

Artikulu honetan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetatik sortutako aurrekontu xedapen ez agortuen arabera, betiere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Hezkuntza sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da aldaketa horren berri.

4. artikulua.– Ikasmaterialak prestatzeko eta argitaratzeko epe-mugak.

1.– Deialdi honek 2004-2005 eta 2005-2006 ikasturteetan erabiltzeko asmoz prestatuko diren ikasmaterialak hartuko ditu kontuan, betiere 2003ko martxoaren 12ko Aginduko 25. artikuluan finkaturiko lehentasun-hurrenkeraren arabera (bertan zehaztutako epeak urtebete atzeratuz, 2004ko ekitaldira egokitu ahal izateko).

2.– 2003ko martxoaren 12ko Aginduaren 29. eta 31. artikuluetan zehaztutako epeak ere urtebete atzeratuko dira, 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko.

5. artikulua.– Egokitasun-baldintzak.

Deialdi honen laguntza-bideetara bildutako ikasmaterialek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitormena lortua izan beharko dute argitalpena egin aurretik, ikuskatze eta gainbegiratze alorrean Sail honek dituen eskumenak kontuan izanik.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntzaren kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarriko 1. atalean ezarritakoaren arabera, azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuaren ildotik unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak prestatzeko diru-laguntza bideetara dei egin zuen 2003ko martxoaren 12ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduan ikasmaterialen onespenei buruz agertzen diren erreferentzia guztiak bertan behera geratzen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesatuek, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzen-zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da Agindu hau indarrean.

Gasteiz, 2004ko apirilaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

(Sarrera-zigilua hemen ezarri)

EIMA programa: EUSKAL IKASMATERIALGINTZA
EIMA IV: EUSKARAZKO IKASMATERIALAK PRESTATZEKO LAGUNTZAK
2004
ESKABIDE-ORRIA

I	IKASMATERIALAREN EZAUGARRIAK

Izenburua

Irakasmaila

Jakintzagaia

Ikasmaterial-mota

Originaltasun-maila	Egokitzapena baldin bada, esan zein ikasmaterialena. Era berean, nork eta noiz argitaratua:

<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5><P ALIGN="JUSTIFY">n sorkuntza <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n egokitzapena

Ikasmaterialaren formatua&#9;Elektronikoa izatekotan, hauetako zein:

<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5><P ALIGN="JUSTIFY">n Inprimatua&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Internet

<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5><P ALIGN="JUSTIFY">n Ikus-entzunezkoa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n CD-ROM

<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5><P ALIGN="JUSTIFY">n Elektronikoa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Besterik. Zein?

Ikasmaterialaren &#9;&#9;Begiz jotako argitaletxea

testu-orrialde standardak

Zein ikasturterako argitara emango

<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5><P ALIGN="JUSTIFY">n 2004-2005. ikasturtea &#9;&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n 2005-2006. ikasturtea

II&#9;MINTEGIAREN ARDURADUNA (eskatzailea edozein dela ere, mintegikidea izan behar du)

Izen-abizenak&#9;NAN

Helbidea (kalea, zenbakia, solairua, posta-kodea eta herria)

Telefonoa&#9;E-mail

III&#9;LAGUNTZA-ESKATZAILEA (III.1. edo III.2. atala bete)

III.1.&#9;PERTSONA FISIKOZ OSATUTAKO MINTEGIA

1&#9;Izen-abizenak

&#9;NAN&#9;Diru-laguntzatik jasotzea

&#9;&#9;dagokion partea (%tan)

&#9;Diru-laguntza ordaintzeko banku-argibideak (diru-etxearen izena eta 20 digito)

2&#9;Izen-abizenak

&#9;NAN&#9;Diru-laguntzatik jasotzea

&#9;&#9;dagokion partea (%tan)

&#9;Diru-laguntza ordaintzeko banku-argibideak (diru-etxearen izena eta 20 digito)

3&#9;Izen-abizenak

&#9;NAN&#9;Diru-laguntzatik jasotzea

&#9;&#9;dagokion partea (%tan)

&#9;Diru-laguntza ordaintzeko banku-argibideak (diru-etxearen izena eta 20 digito)

4&#9;Izen-abizenak

&#9;NAN&#9;Diru-laguntzatik jasotzea

&#9;&#9;dagokion partea (%tan)

&#9;Diru-laguntza ordaintzeko banku-argibideak (diru-etxearen izena eta 20 digito)

5&#9;Izen-abizenak

&#9;NAN&#9;Diru-laguntzatik jasotzea

&#9;&#9;dagokion partea (%tan)

&#9;Diru-laguntza ordaintzeko banku-argibideak (diru-etxearen izena eta 20 digito)

6&#9;Izen-abizenak

&#9;NAN&#9;Diru-laguntzatik jasotzea

&#9;&#9;dagokion partea (%tan)

&#9;Diru-laguntza ordaintzeko banku-argibideak (diru-etxearen izena eta 20 digito)

III.2.&#9;ARGITALETXEA, ELKARGOA EDO FUNDAZIOA

Izena&#9;IFZ

Helbidea (kalea, zenbakia, solairua, posta-kodea eta herria)

Telefonoa&#9;E-maila

Legezko ordezkariaren izen-abizenak&#9;NAN

Diru-laguntza ordaintzeko banku-argibideak (diru-etxearen izena eta 20 digito)

IV&#9;MINTEGIKIDEEI BURUZKO ZEHAZTASUNAK (laguntza-eskatzailea edozein dela ere bete beharrekoa)

1&#9;Izen-abizenak&#9;NAN

&#9;2003-2004 ikasturteko jarduera

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Irakaslea (irakasmaila eta jakintzagaia adierazi):

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Besterik (lan-jarduera konkretua adierazi):

&#9;Bere oraingo lan-tokia (izena eta herria)

&#9;Aurkeztutako agiriak eta tituluak

2&#9;Izen-abizenak&#9;NAN

&#9;2003-2004 ikasturteko jarduera

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Irakaslea (irakasmaila eta jakintzagaia adierazi):

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Besterik (lan-jarduera konkretua adierazi):

&#9;Bere oraingo lan-tokia (izena eta herria)

&#9;Aurkeztutako agiriak eta tituluak

3&#9;Izen-abizenak&#9;NAN

&#9;2003-2004 ikasturteko jarduera

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Irakaslea (irakasmaila eta jakintzagaia adierazi):

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Besterik (lan-jarduera konkretua adierazi):

&#9;Bere oraingo lan-tokia (izena eta herria)

&#9;Aurkeztutako agiriak eta tituluak

4&#9;Izen-abizenak&#9;NAN

&#9;2003-2004 ikasturteko jarduera

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Irakaslea (irakasmaila eta jakintzagaia adierazi):

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Besterik (lan-jarduera konkretua adierazi):

&#9;Bere oraingo lan-tokia (izena eta herria)

&#9;Aurkeztutako agiriak eta tituluak

5&#9;Izen-abizenak&#9;NAN

&#9;2003-2004 ikasturteko jarduera

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Irakaslea (irakasmaila eta jakintzagaia adierazi):

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Besterik (lan-jarduera konkretua adierazi):

&#9;Bere oraingo lan-tokia (izena eta herria)

&#9;Aurkeztutako agiriak eta tituluak

6&#9;Izen-abizenak&#9;NAN

&#9;2003-2004 ikasturteko jarduera

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Irakaslea (irakasmaila eta jakintzagaia adierazi):

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Besterik (lan-jarduera konkretua adierazi):

&#9;Bere oraingo lan-tokia (izena eta herria)

&#9;Aurkeztutako agiriak eta tituluak

V&#9;LAN-TALDEAREN BALIOESPENA

Lan-taldeak bere osoan edota bertako kideren batek lehendik euskaraz prestaturiko ikasmaterialik bai? Zehaztu noiz eta zer.

VI&#9;MINTEGIKIDEEN ADOSTASUN-AGIRIA

Gorago adierazitako mintegikideok, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko apirilaren 7ko Aginduaren arabera, curriculum-materialak prestatzeko mintegietarako deialdian parte hartzeko eskabidea egiten dugu. Halaber, eskabide-orri honetan emandako datuak egiazkoak direla eta, laguntza-deialdian ezarritako baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmoa dugula adierazten dugu. Era berean, mintegi-lanean prestatzekoa den ikasmateriala beranduenik aurrerago aipaturiko datarako aurkeztuko dugula hitz ematen dugu. Azkenik, gure artetik aurrerago aipaturikoa aukeratu dugu mintegiko arduradun izateko eta, deialdi honen eginkizunei dagokienez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin izan beharreko harremanetan lan-taldearen solaskide gisa jardun dezan.

Mintegikideen izen-abizenak eta sinadura:

VII&#9;MINTEGIAREN ARDURADUNAREN ADOSTASUN-AGIRIA

Mintegiaren arduradunak, hala dagozkion ondorioetarako, eskabide-orri honetan emandako argibideak eta datuak egiazkoak direla adierazten du. Era berean, beste hau ere ziurtatzen du: bertan aurkezten den lan-taldea deialdi honekin bateraezina den beste laguntzez ez dela baliatzen edo baliatuko. Orobat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2004ko apirilaren 7ko Aginduko laguntza-deialdian ezarri dituen baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmo sendoa adierazten du.

Lekua eta data

Mintegiaren arduraduna

(sinadura eta, hala dagokionean, zigilua)

Oharrak&#9;Aurkeztu beharreko dokumentazioa dela-eta, ikus laguntzetara dei egiten duen Aginduko 19. artikulua.


Azterketa dokumentala