Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2004ko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2141

AGINDUA, 2004ko apirilaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, irakasmaila ez unibertsitarioetako euskarazko ikasliburuen eta gainerako ikasmaterial idatzien banakako laguntzabidera (EIMA Iera) dei egiten duen Agindua egokitu egiten da, 2004an aplikatu ahal izateko.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak –Euskadiko aurrekontuen erregimenari buruzko indarreko xedapenen testu bateratua onartzen duenak– IX. Tituluan ezarritakoaren ildotik abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua argitara eman zen. Dekretu haren indarrez luzatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako laguntzak eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia. Luzapen horren ondorioz Eusko Jaurlaritzak, bere Sailek eta dagozkien erakunde autonomiadunek aurrekontuen epeak eta baldintzak egokitu ahal izango dituzte, 2004. urtean aplikatu ahal izateko.

2003ko ekitaldian, irakasmaila ez unibertsitarioetako euskarazko ikasliburuen eta gainerako ikasmaterial idatzien banakako laguntzabideetara (EIMA I) dei egiten zuen Agindua eman zen (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko maiatzaren 21eko Agindua). Agindu hori 2003ko ekainaren 5eko EHAAn, 110. zenbakian, argitaratu zen. Horiek horrela, bidezkoa da Agindu horren epeak eta baldintzak egokitzea.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Irakasmaila ez unibertsitarioetako euskarazko ikasliburuen eta gainerako ikasmaterial idatzien banakako laguntzabideetara (EIMA Iera) dei egiten zuen 2003ko maiatzaren 21eko Aginduan ezarritako laguntzak jasotzeko eskabideak 2004. ekitaldian aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

2. artikulua.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta bestelako agiriak.

Agindu honetan zehazten diren laguntzen eskatzaileek Agindu honen eranskineko eskabideak bete beharko dituzte eta 2003ko maiatzaren 21eko Aginduan adierazten diren agiriak dituztela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuko EIMA programara bidali beharko dituzte dokumentu horiek: bertara zuzenean, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako edozein modutan, aurkeztu ahalko dituzte eskabideok.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honen diru-laguntzetarako zortziehun eta hirurogeita bederatzi mila ehun eta hogeita hamasei (869.136) euroko zenbatekoa emango da 2004ko ekitaldian, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.

Artikulu honetan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetatik sortutako aurrekontu xedapen ez agortuen arabera, betiere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Hezkuntza sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da aldaketa horren berri.

4. artikulua.– Laguntza-bidearen epe-barrutia eta ebazpena argitaratzea.

1.– 2003ko urriaren 1etik 2004ko irailaren 30era bitartean argitaraturiko ikasmaterial inprimatuak bildu ahal izango dira honako laguntza-deialdi honetara.

2.– Argitalpen-data moduan zera hartuko da: muga-hasierari dagokionez, lege-gordailuaren errolda-eskabidea egindako eguna, betiere, 2003ko urriaren 1etik honakoa; muga-amaierari dagokionez, 2004ko urriaren 1erako Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza batean sarrera emanik egon beharko du ikasmaterialak.

3.– Laguntza-deialdi honen ebazpena 2004ko abenduaren 31a baino lehen argitaratuko da EHAAn. Hala ere, esandako epean ebazpenik argitaratuko ez balitz isiltasuna ezezko erantzuna bailitzan jokatuko litzateke.

5. artikulua.– Egokitasun-baldintzak.

Deialdi honen laguntza-bideetara bildutako ikasliburuek eta gainerako ikasmaterial idatziek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitormena lortua izan beharko dute argitalpena egin aurretik, ikuskatze eta gainbegiratze alorrean Sail honek dituen eskumenak kontuan izanik.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarriko 1. atalean ezarritakoaren arabera, azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuaren ildotik euskarazko ikasmaterial inprimatuei zuzenduriko diru-laguntza bideetara dei egin zuen 2003ko maiatzaren 21eko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduan ikasmaterialen onespenei buruz agertzen diren erreferentzia guztiak bertan behera geratzen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesatuek, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzen-zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da Agindu hau indarrean.

Gasteiz, 2004ko apirilaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

(Sarrera-zigilua hemen ezarri)

EIMA programa: EUSKAL IKASMATERIALGINTZA
UNIBERTSITATE AURREKO IRAKASMAILETAKO EUSKARAZKO IKASMATERIAL INPRIMATUAK (EIMA I)
2004
ESKABIDE-ORRIA

1	ARGITALETXEARI BURUZKO DATUAK

Argitaratzailearen izena	IFZ

Helbidea (kalea, zkia., posta-kodea, herria)

Harremanetarako telefonoa edota e-maila

Diru-laguntza ordaintzeko banku-argibideak (diru-etxearen izena eta 20 digito)

Kontu korrontearen jabearen izen-abizenak	NAN

2	IKASMATERIALARI BURUZKO DATUAK

Ikasmaterialaren izenburua

Irakasmaila

Jakintzagaia

Ikasmaterial-mota

Egile(ar)en izen-abizenak

Itzultzaile(ar)en izen-abizenak

3	IKASMATERIALAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK

Formatoa (cm-tan)	Liburuki-kopurua

Orrialde-kopurua	Irudi- eta

	argazki-kopurua

Azal mota&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5> n Offseta <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Paper-azala <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Azal gogorra&#9;Gramoak:

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Plastifikatua&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Estalkia

Barrualdeko paper mota&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Offset <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Couche&#9;Gramoak:

Inprimaketa mota&#9;Azala (zenbat tinta):&#9;&#9;Barrualdea (zenbat tinta):

Koadernaketa mota&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Paper-azalez <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Fresatua <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Karpeta <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Grapatua

Hizkuntza-erabilera&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Euskara hutsean&#9;&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Euskara-erdara

Zenbatgarren&#9;&#9;Berrargitalpena bada, zein motakoa

argitaraldia&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5> n<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=6>&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Soila <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Birmoldatua <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Osatua

Originaltasun-maila&#9;Idazlanari dagokionez:

<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=6><P ALIGN="JUSTIFY">&#9;&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Sorkuntza-lana <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Egokitzapena <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Itzulpena

&#9;Marrazki-irudiei dagokienez:

<FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=6><P ALIGN="JUSTIFY">&#9;&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Berariaz sortuak&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats" SIZE=5>n Han-hemendik hartuak

4&#9;KOSTU MEKANIKOEN ZEHAZTAPENA

4.1.&#9;KOSTU FINKOA &#9;ZENBATEKOA

Testu-konposaketa

Grafiko- eta eskema-konposaketa

Taula-konposaketa

Orrialdeen muntaketa eta ahokadura

Barruko orrialdeen filmazioa

Azala (ahokadura, kolore probak eta filmazioa)

KOSTU FINKOA, GUZTIRA

4.2.&#9;KOSTU ALDAKORRA&#9;ZENBATEKOA

Azala (papera, plastifikazioa eta inprimaketa)

Barrualdea (papera eta inprimaketa)

Koadernaketa

KOSTU ALDAKORRA GUZTIRA

KOSTU MEKANIKOAK, GUZTIRA (4.1. + 4.2.)

5&#9;TIRADA, SALNEURRIA ETA DIRU-SARRERAK

Tirada&#9;Begiz jotako salmenta-kopurua (BSK)

Merkatari-prezioa (MP)&#9;Salneurria

Diru-sarrerak (MP x BSK)&#9;Bestelako diru-sarrerak

Diru-sarrerak, guztira

6&#9;ADOSTASUN-AGIRIA

&#9; jaunak/andreak,

&#9; NANa dudalarik eta

&#9; argitaletxearen ordezkari legala naizen aldetik, eskabide-orri honetan emandako argibide

eta datuak egiazkoak direla eta idazlan hau argitaratzeko eskubidedun dela adierazten dut, hartarako Jabetza Intelektualaren legea eta argitaletxea beharrezko lege-neurriak zuzen beteak dituelarik. Orobat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2004. urteko EIMA I laguntza-deialdian ezarri dituen baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmo sendoa adierazten dut.

Lekua eta data:

&#9;Argitaletxearen zigilua&#9;Sinadura

HONEKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

a)&#9;Eskatzailea egile-editore beregain bat denean, bere NANaren kopia egiaztatua.

b)&#9;Eskatzailea argitalpen-enpresa bat denean (ondare-elkartea, SA, SM), enpresa-sortzearen akta edo eskritura, legezko ordezkariaren izendapen-eskritura eta bere NANaren kopia egiaztatua aurkeztu beharko da. Aurrerago adierazitako eskrituretako bat edo beste administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eta ordutik bost urte igaro ez badira, eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen Hezkuntza Sailburuordetzari adieraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 35. atalean agindutakoari jarraituz.

c)&#9;Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren azken erreziboaren kopia egiaztatua, hala dagokionean.

d)&#9;Enpresen kasuan, IFZren kopia egiaztatua.

e)&#9;Enpresen kasuan, Gizarte-segurantzaren ordainagiriaren kopia egiaztatua.

f)&#9;Dagozkion zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala, kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinatua.

g)&#9;Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, enpresaren legezko ordezkariak sinatuta.


Azterketa dokumentala