Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2004ko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1692

IRAGARKIA, 1/04 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.

Interesa duen orori ondokoa jakinarazten zaio: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 03-05-27ko Aginduaren kontrako 1/04 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du María Carmen López López andreak, Vitoria-Gasteizko 2 zk.ko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako funtzionarioen lekualdatze lehiaketaren behin betiko ebazpena argitara eman zen aipatu aginduaren bitartez.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 18a.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,

Ordezkoak eginez, Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza (2004-02-06ko Ebazpena, EHAAren 2004ko otsailaren 12ko 29. zenbakian argitaratua).

VIRGINIA GALARRAGA VARELA.


Azterketa dokumentala